2013(e)ko irailaren 30(a), astelehena

Berdintasuna gauza guztien aurretik

Ikusi dezakezuen moduan, hemen jarri dudan argazkia, gaur egun eskola guztietan gertatzen den arazoaren isladapena da. Gaur egungo hezkuntzan ez dago inolako berdintasunik, eta horren adibide garbiena argazki honetan ikus daiteke. Egun dugun hezkuntzarekin, bakar batzuk izaten dute aurrera jarraitzeko aukera, zeren beraien neurrira daude egin da ebaluatzeko bideak.  Horren ondorioz, beste guztiak ezin izaten dute aurrera jarraitu eta beraien ikasketak bertan behera huzten dituzte.  

Nire ustez, denok izan beharko genukete berdin ebaluatuta arazo guztien aurrean, zeren denok ez daukagu baliabide berdinak arazoei aurre egiteko.  Baina hori sistemari ez zaio komeni.  Arazo hauen aurrean galtzen dute ikasleek ikasteko daukaten gogoa eta ilusioa. 
Mikel Arkotxa Maruri

2013(e)ko irailaren 29(a), igandea


Eta egun bat gehiago hemen gare zuei informatzeko prest gaur egun hezkuntzan ematen diren arazoei buruz. 


Ikusi dezakezuen moduan, hemen ipini deten argazkia gaur egungo arazoa oso ondo islatzen du. Gaur egungo hezkuntza oso garestia baita eta oso gutxik izan dezakete hezkuntza on bat edukitzeko abantaila. Argazkian oso ondo jartzen duen moduan, hezkuntza ez da abantaila bat izan beharko, baizik eta eskubide bat, oso gutxik dutenak. 
Murrizketekin eta lege aldaketekin, hezkuntza merkatu batean bihurtzen ari da, eta erakusten dana eskoletan, sistema nahi duena da, guk ez ahotsik ezta botorik edukitzeko etorkizunean. 

Nire iritziz, mundu guztia izan beharko luke dohain ikasteko aukera, hezkuntza betebeharra da eta. Baina hori sistemari ez zaio komeni eta diru laguntzak gauza garrantzitsuei eman ordez beste gauzetan igortzen dute: armadan, elizentzako, ustelkerian... Gauza hauetan galtzen da hezkuntzarako izan beharko lukeen dirua. 





Paula Duque Mata.

2013(e)ko irailaren 21(a), larunbata

Hezkuntza sistema

Kaixo lagunok, Pintxopoteam taldea gara eta noizean behin hemen edukiko duzue guren post-en bat hezkuntzari buruzko gauza interesgarriekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea.


Hasteko, hemen uzten dizuegu Finlandiako hezkuntza sistemaren bideo interesgarri bat.
Dakizuen  bezala, Finlandiako hezkuntza sistema mundu mailan dagoen onetarikoa da, 2003 PISA txostena dionez (txosten hau ikasleen errendimenduan oinarritzen da azterketa batzuen bitartez). Finlandiako Hezkuntza sistema berdintasunezko sistema da. Klaseak dohain dira, eta ikasleak 7 urterekin hasten dute eskola. Ez dute kurtsoz errepikatzen eta horri esker ez dute estresarik sentitzen. Horrez gain, jangela zerbitzua, eskolako materiala eta laguntza medikoa dohain da. Bestalde beste tokietan baino, garratzia handiagoa ematen zaie errefortzu klaseei, horregatik ondo ez dihoazten ikasleei  errefortzu ordu gehiago ematen zaie. Neurri hauei esker, ikasle kopuru gutxi hezkuntza osoan ez diote ikasketari uzten eta ez dute ikasketak alde batera uzten.
Bestale, gure ustez, hezkuntza sistema ipar aldean hego aldean baino hobeagoa da. Klima asko ondorioztatzen du ikasteko garaian, hotza beroa baino askoz gehio bultzatzen bagaitu ikasteko.

Nahiz eta bideo hau oso luzea izan, pena merezi du ikustea.






Paula Duque Mata

_________________________________________________


Hementxe ipintzen dizuegu  gaur egungo hezkuntza oso ondo isladatzen duen irudi bat nolatan aldatu den hezkuntza sistema aurrekoarekin komparatuz.




Irudian oso ondo ikusten dan bezala, gaur egungo umeak gehiago kezkatzen dira teknologia berrietan, ikasteaz baino. Eta argazki honen bitartez kritika egin nahi diogu gaur egungo hezkuntza sistema. Ez da oso urruti joan beahar, gure eskoletan adibidez, ordenagailuak ez dira falta, edota teknologia berriak, arbela elektronikoa...

Xabier Duran
________________________________________________________________________________


Hemen uzten dizuegu web orrialde interesgarri bat, hezkuntzaren urtekari bat. Honen bidez hezkuntzaren albisteen berri jaso dezakegu: 


Ikusi ahal duzuenez, politikak eragin handia du gaur egungo gure hezkuntzan, politika sistema bakoitzak bere hezkuntza sistema baitu. Egungo hezkuntza sistema aldatu nahi dute LOMCE izeneko beste erreforma batengaitik. Erreforma honen bidez, emaitza hobeak lortzea dute helburu eta hori burutzeko, sexu bakarreko gelak berrezarri nahi dute. Horrez gain, diru-laguntzak murriztea da haien asmoa eta horren ondorioz, hezkuntza sistemaren maila galdu egingo da. Gure iritziz, LOMCE erreforma atzera pausu bat da, klase mistoak ezartzea izugarrizko aurrera pausua izan baitzen eta emaitza hobeak lortzeagatik berriz ere sexu bakarreko gelak jarri nahi dituzte. Horretarako, diru laguntzak ematen ari dira hori bultzatu nahi duten ikastetxeei.

Gaizka Argoitia Picaza

_________________________________________________________________________________


DIAPOSITIBA

Diapositiba hauen bidez erakutsi nahi dizuegu ikasle mota desberdinak daudela. Gaur egungo ikasle gehienek, informatikan oso adituak dira, baina idazterako orduan ez dakite nola egin. Garai honetan jaiotzearen ondorioetako bat, indibidualismoa, zailtasunak klaseak  adi egoteko... Eta hori aldatzeko objetibo batzuk jarri dituzte, esate baterako pausu batzuk jarraitu behar dira: Esaten jakin --> pentsatsen jakin --> ebazten jakin.

http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=10&ved=0CHIQFjAJ&url=http%3A%2F%2Fwww.amaraberrisarea.hezkuntza.net%2Fc%2Fdocument_library%2Fget_file%3Fuuid%3Dbdf8a264-4244-441d-82f1-ac3c4d9f5702%26groupId%3D41535&ei=TWtBUq-9F-bd7QbCkICQCw&usg=AFQjCNExK6QFBxbnA_rtzMxIv84gTiG_lA&sig2=1pg7_jKyflY0tsL1-nTJQA&bvm=bv.52434380,d.ZGU

Bat gatoz diapositiba hauekin, gero eta ume gehiagok daukatelako gailu elektrikoren bat, eta horren ondorioz besteekin gutxiago komunikatzen dira. Hori aldatzeko, lehen bailen irten-bideren bat aurkitu behar zaio barandu izan baino lehen.

Mikel Arkotxa Maruri


_________________________________________________________________________________

Ondo izan lagunok eta laister arte! 




Gaizka Argoitia, Mikel Arkotxa, Xabier Duran eta Paula Duque.