2013(e)ko irailaren 21(a), larunbata

Hezkuntza sistema

Kaixo lagunok, Pintxopoteam taldea gara eta noizean behin hemen edukiko duzue guren post-en bat hezkuntzari buruzko gauza interesgarriekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea.


Hasteko, hemen uzten dizuegu Finlandiako hezkuntza sistemaren bideo interesgarri bat.
Dakizuen  bezala, Finlandiako hezkuntza sistema mundu mailan dagoen onetarikoa da, 2003 PISA txostena dionez (txosten hau ikasleen errendimenduan oinarritzen da azterketa batzuen bitartez). Finlandiako Hezkuntza sistema berdintasunezko sistema da. Klaseak dohain dira, eta ikasleak 7 urterekin hasten dute eskola. Ez dute kurtsoz errepikatzen eta horri esker ez dute estresarik sentitzen. Horrez gain, jangela zerbitzua, eskolako materiala eta laguntza medikoa dohain da. Bestalde beste tokietan baino, garratzia handiagoa ematen zaie errefortzu klaseei, horregatik ondo ez dihoazten ikasleei  errefortzu ordu gehiago ematen zaie. Neurri hauei esker, ikasle kopuru gutxi hezkuntza osoan ez diote ikasketari uzten eta ez dute ikasketak alde batera uzten.
Bestale, gure ustez, hezkuntza sistema ipar aldean hego aldean baino hobeagoa da. Klima asko ondorioztatzen du ikasteko garaian, hotza beroa baino askoz gehio bultzatzen bagaitu ikasteko.

Nahiz eta bideo hau oso luzea izan, pena merezi du ikustea.






Paula Duque Mata

_________________________________________________


Hementxe ipintzen dizuegu  gaur egungo hezkuntza oso ondo isladatzen duen irudi bat nolatan aldatu den hezkuntza sistema aurrekoarekin komparatuz.




Irudian oso ondo ikusten dan bezala, gaur egungo umeak gehiago kezkatzen dira teknologia berrietan, ikasteaz baino. Eta argazki honen bitartez kritika egin nahi diogu gaur egungo hezkuntza sistema. Ez da oso urruti joan beahar, gure eskoletan adibidez, ordenagailuak ez dira falta, edota teknologia berriak, arbela elektronikoa...

Xabier Duran
________________________________________________________________________________


Hemen uzten dizuegu web orrialde interesgarri bat, hezkuntzaren urtekari bat. Honen bidez hezkuntzaren albisteen berri jaso dezakegu: 


Ikusi ahal duzuenez, politikak eragin handia du gaur egungo gure hezkuntzan, politika sistema bakoitzak bere hezkuntza sistema baitu. Egungo hezkuntza sistema aldatu nahi dute LOMCE izeneko beste erreforma batengaitik. Erreforma honen bidez, emaitza hobeak lortzea dute helburu eta hori burutzeko, sexu bakarreko gelak berrezarri nahi dute. Horrez gain, diru-laguntzak murriztea da haien asmoa eta horren ondorioz, hezkuntza sistemaren maila galdu egingo da. Gure iritziz, LOMCE erreforma atzera pausu bat da, klase mistoak ezartzea izugarrizko aurrera pausua izan baitzen eta emaitza hobeak lortzeagatik berriz ere sexu bakarreko gelak jarri nahi dituzte. Horretarako, diru laguntzak ematen ari dira hori bultzatu nahi duten ikastetxeei.

Gaizka Argoitia Picaza

_________________________________________________________________________________


DIAPOSITIBA

Diapositiba hauen bidez erakutsi nahi dizuegu ikasle mota desberdinak daudela. Gaur egungo ikasle gehienek, informatikan oso adituak dira, baina idazterako orduan ez dakite nola egin. Garai honetan jaiotzearen ondorioetako bat, indibidualismoa, zailtasunak klaseak  adi egoteko... Eta hori aldatzeko objetibo batzuk jarri dituzte, esate baterako pausu batzuk jarraitu behar dira: Esaten jakin --> pentsatsen jakin --> ebazten jakin.

http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=10&ved=0CHIQFjAJ&url=http%3A%2F%2Fwww.amaraberrisarea.hezkuntza.net%2Fc%2Fdocument_library%2Fget_file%3Fuuid%3Dbdf8a264-4244-441d-82f1-ac3c4d9f5702%26groupId%3D41535&ei=TWtBUq-9F-bd7QbCkICQCw&usg=AFQjCNExK6QFBxbnA_rtzMxIv84gTiG_lA&sig2=1pg7_jKyflY0tsL1-nTJQA&bvm=bv.52434380,d.ZGU

Bat gatoz diapositiba hauekin, gero eta ume gehiagok daukatelako gailu elektrikoren bat, eta horren ondorioz besteekin gutxiago komunikatzen dira. Hori aldatzeko, lehen bailen irten-bideren bat aurkitu behar zaio barandu izan baino lehen.

Mikel Arkotxa Maruri


_________________________________________________________________________________

Ondo izan lagunok eta laister arte! 




Gaizka Argoitia, Mikel Arkotxa, Xabier Duran eta Paula Duque.

1 iruzkin:

  1. KENDU HITZEZ BIDEZKO EGIAZTAPENA
    Emailean esandakoaren gainera doaz hemen.
    Zentzuan behera doa zuen ekarpen hau. Banan banan behar lukeena elkarrekin egin duzuenez hiru iritzi desberdninak hemen bat eginda.
    --------------
    Finlandia
    Finlandiak askorako ematen du; hezkuntza ikuspegira soilik begiratuta, gauza batzuk pentsa litezke; alkoholismoa, andrazkoen aurkako biolentzia, suzko armekin burututako hilketa masiboak eta abar kontuan izanez gero, ikuspegia beste bat litzateke. Zalantza barik, PISA garrantzitsua balitz, horiek izan behar dira gure iparra.
    ----------------------------
    Irudia
    Duzuen adina izanda, zeuok zarete txisteko umeok, zuen partetik erantzun elaboratuagoa behar luke horrek, irakasleak izan behar duzuela eta belaunaldi horretan hezitakoak zaretela kontuan izanda.

    ---------------
    Helbide elektronikoa
    Zalantza barik, kontuan izateko web orria; baina gehiago esan behar zenukete, ea bertako ideologiarekin bat zatozten ala kontra zaudeten, zertarako balio dezakeen eta abar.
    --------------------
    Diapositibak
    Ez duzuenez ipini, ezin gehiegi esan, ipini behar zirela esateaz gain.

    ErantzunEzabatu