Irakasle funtzioan ikasitakoa 2013-2014
ikasturtean:
Lehendabiziko lanetako bat LOE eta LOMCE
hezkuntza sistemak aztertzea eta konparatzea izan zen, geroago beste
taldekideei azaltzeko. Taldeka egin genuen lana eta oso baliagarria izan zen,
izan dugun, dugun eta izango dugun hezkuntza sistemak ezagutzeko eta gobernu
bakoitzarekin nola aldatzen diren eta zela eragiten digun ikusteko.
Ondoren, nabaria izan da irakaslearen talde
lanaren bultzatzea eta honekin taldean lan egiten ikasi dut. Taldeko blog bat sortu eta erabiltzen ikasi genuen.
Astero bi sarrera egiten genituen eta honek hezkuntzarekin zerikusia duen oro
ikasteko balio izan dit, besteak beste oso interesgarria iruditu zitzaidan “Pigmalion
efektua” delakoaren artikulua. Teknologia berriak menperatzeaz gain oso
baliagarriak diren kontzeptu mapak egiteko aukera ere izan dut.
Egin dugun lanik onena eta ikasteko gehien
balio izan didana irakaslearekin elkarrizketa izan zen. Erreferente gisa dudan
irakasle bati egin nion elkarrizketa eta irakasle mundu honetan dauden alde positibo,
negatibo, abantaila eta desabantaila ugari kontatu zizkidan bere bizipenetan
oinarrituz. Elkarrizketa hau, orain zein etorkizunera begira, erabat
aberasgarria izan zen.
Beste lan bat, komunikazioko irakasgaiarekin
batera egindakoa izan zen. Lan honetan irakasle lanak zertan datzan esatea edo
kontatzea tokatu zitzaigun. Hausnartzeko balio izan zidan irakasle izatearen inguruan
eta orain ikuspegi zabalago bat dudala esan ahal dut.
Jarraian, taldeko beste lan bat egin genuen
integrazio sozialari buruz. Lan honekin, diskriminazioa nola ekiditu ikasi dut
eta integrazioa eta inklusioa nola bultzatu. Gainera beste taldekideei
azaltzeko aukera izan nuen eta aldi berean beste taldekoek beraien talde-lanak
azaldu zizkidaten. Besteak beste, autoestima, egoera konfliktiboak, baterako
hezkuntza, konfiantza eta adimen emozionalaren inguruan zerbait gehiago
ikasteko aukera izan nuen.
Azkenik, egin dugun azkeneritako lana
tutoretza izan da. Honekin, tutoretza saiorako prestatu beharreko gauzak eta
izan beharreko jarrerak ikasi ditut. Prestatu beharreko gauzetan, gurasoen
galdetegia, zitazioa eta aktak egiten ikasi dut besteak beste. Jarrerei
dagokienez, konfiantza, gertutasun fisikoa, gorputz jarrera, zuzentzailea edo
ez zuzentzailea noiz izan behar den ikasi dut. Ebaluaketaren inguruan ere aritu
gara eta zein ebaluazio irizpide jarraitu aukeratzeko balio izan dit.
Etorkizunera begira, irakasle funtzioa uste
dut izan dela, momentuz gehien irakatsi didan irakasgaia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina