2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Zer ikasi dut irakasle funtzioan


Kontzeptu mapa:



Zer ikasi zer eginez:

Irakasle funtzioa arloan lehenengo klaseetan, batez ere gaur egungo hezkuntza sistema nolakoa dan ikasi nuen. Interneten begiratuz eta LOE eta LOMCE legeen taulak alderatuz, zelan aldatzen diren gobernu batetik bestera legeak ikasi nuen. Adb, LOErekin ikasleei berdintasun tratu bat ematen zitzaien beraien ikasketa ahalmenak kontuan izan gabe, bestalde, LOMCErekin ezberdintasuna ikasleen artean nabariagoa izan behar da bereizi nahi baitituzte ikasleak bakoitzaren adimenak bultzatuz. Erlijio gaia inposatuko da eskola guztietan hiritartasun gaia kenduz.

Lauhileko honetan talde lanak egiten ikasi dut. Hasieratik taldetan lana egin izan behar dugu, bloggea egiteko edota entregatu behar genituen lanak egiteko. Bloggeko sarrerekin gainera beste hezkuntzari buruzko gauza askoren artean eskola segregatuak eta baterako hezkuntzaren desberdintasunak ikasi ditut.

Irakaslearen elkarrizketarekin, irakasle on bat izateko pauso asko ikasi ditut. Irakasle izateko pazientzia handia eduki behar dela, pasio jarri behar dela, ikasleei konfiantza eman behar zaiela...Oso garrantzitsua da ikasleen gainean egotea eta ikasleak zenbakiak bezala ez dira tratatu behar. Gainera irakaslearekin hitz egiterakoan bere ikuspuntuak ikusten dituzu eta bere aholkurekin geratzen zara etorkizun baterako.

Tutoretza lana osoarekin, gehienbat antzerkiarekin, bai banakako eta bai taldeko tutoretzarekin, nola prestatu eta zer pauso jarraitu behar diren ikasi dut. Zein keinuak erabili behar diren gurasoekin eta konfiantzazko trataera eman behar zaiela oso garrantzitsua da bakarkako bilera batean. Gainera haurra ondo ezagutzen duzula adierazi behar zaie. Hori guztia ikasi nuen bideo grabaketan tutoreaz egiten. Gurasoaz egin nuen momentuan konturatu nintzen kurtsoaren azalpena ematen hari den irakasleak, hurbiltasuna erakutsi behar du.

"Arazoak eskolan" aurkezpena egin genuen egunean, arazo askori buruz ikasi nuen, ez bakarrik nire arazoari buruz "integrazio soziala" baizik eta, hiru talde gehiago aurkeztu zidaten lanei buruz ere bai: Adimen emozionala, autoestima, konfiantza, bullying... buruz ikasi nuen, azkenean etorkizunean klasearen barruan eman daitezken kasu batzuk baitira eta. Ebaluaketarekin ordea, zein ebaluazio irizpideak jarraitu behar ditugun etorkizunen ikasle bakoitzarekin ikasi nuen.

Azkenik egin ditudan ia gauza guztiekin asko ikasi dut etorkizunean izango dudan irakaskaskuntza funtzioarako.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina