Zer ikasi zer eginez:
Ikasturteko
lehenengo egunetan, LOE eta LOMCE hezkuntza sistemak konparatu genituen. Hau
egindakoan, ikaskideei azaldu genien. Hau egiteko, LOE eta LOMCE-ren legeak konparatu
genituen. Lan honekin nola aldatzen den hezkuntza sistema ikusi genuen gobernu
aldaketa bat dagoenean.
Hau egindakoan,
irakasleak blog bat egiteko esan zigun, eta horrela egin genuen. Horra astean hezkuntzari
buruzko bi sarrera igotzeko esan zigun. Horra baita taldeko lan batzuk ere igo
behar izan genituen. Nire taldekideen sarrerak irakurriz gauza asko ikasi
ditut, hala nola, Finlandiako hezkuntza nolakoa den edo zertan dantza
"home schooling" delakoa.
Egin beharreko
beste lan bat irakasleari egin beharreko elkarrizketa izan zen. Lan honetan,
gure irakasle idealari egin behar izan genion lana. Nire kasuan, Libe izeneko irakasleari
egin nion. Irakasle honekin gauza asko ikasi nituen, hala nola, irakasle ona
izateko pazientzia izan behar duzula, ikasleak motibatu behar duzula...
Hurrengo lana
taldeka egin behar izan genuen, taldekoak integrazio sozialari buruz egin behar
izan genuen. Lan honetan, integrazio soziala zer den eta zertan datza azaldu
behar izan genuen beste talde batzuetako ikaskideei. Lan honi esker, beste
taldeetako ikaskideak azaldutako gaiei buruz gehiago ikasi dut, hala nola, autoestimari
buruz, adimen emozionala buruz...
Egin beharreko azken
lana tutoretzari buruzkoa izan zen. Lan honekin, irakasleak tutoratze saiorako
eraman behar dituen dokumentuak, hala nola, zitazioa, ebaluaketa amaierako
akta... eta batzarrean izan behar dituen jarrerak. Tutoretzarekin amaitzeko,
ebaluatzeko irizpideekin ere aritu gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina