Gaur egungo errealitatea oso desberdina da orain dela urte batzuk izan zenarekin alderatuz. Egoera hori, argazki honetan argi eta garbi ikusten da, non aurreko urteetan gurasoek irakasleek esandakoari garrantzi handiagoa ematen zioten eta umeek esaten zionari kaso gutxi egiten zioten. Garai honetan, egoera hori guztiz aldatu da.
Arazo hori hainbat arrazoirengatik izan daiteke, baina batez ere gehien eragin dezakeena, irakasleek gurasoekin inongo elkarrizketarik ez izatea izan daiteke arrazoi nagusiena. Egoera hori gerta ez dadin, aproposena irakasleek gurasoekin taldeko edo bakarkako bilerak izango litzateke, batez ere bakarkakoak, horrela ikasleei buruz hitz egin dezakete eta gauzak benetan nola diren jakingo dezakete.
Bilera horiek egiteko unerik aproposenak, taldekoak kurtso hasieran eta bakarkakoak ebaluazio amaieran egingo litzatezke, horrela ikasleek dituzten arazoie eta gauza onei buruz hitz egiteko.
Guzti hau dena kontuan hartuz gero, ez litzateke inolako arazorik egon beharko guraso eta irakasleen artean, baina beste gauza garrantzitsu bat, berain arteko errespetua izan behar da.
Egia esan, ez diot ezer sakonik sumatzen idatzi duzunari. Baina egia bada.
ErantzunEzabatu