2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Eskola segregatuak

Orain duela urte batzuk eskola segregatuen kontzeptua, eliza katolikoaren ideia atzerakoi bat bezala ematen zen, eskola mistoengatik apustu egiten zen. Gaur egun ordea, ipini dudan hurrengo loturan ikusiko duzuen moduan, eskola segregatuak indar handiagoa hartzen hari dira azkeneko urte hauetan.
Eskola segregatuen ideia defendatzen dutenek 27. 1 artikulura heltzen diote:

Artículo 27

1. Todos tienen el derecho a la educación. Se reconoce la libertad de enseñanza.

Horren bidez, ezartzen den partidu politiko bakoitzak, bere ideologiaren bitartez, aldaketak egiten ditu hezkuntzan dekretu hutsean eta hiritarrei ziurtatzen eskoletan errendimendu hobeago bat egongo dela.
Beheko artikuluak dioen moduan, hezkuntza eredu honekin, eskoletan neskak eta mutilak bereiztuz, probetxu handiagoa aterako diote beraien gaitasunei, hezkuntza errendimendua hobeagotzen.

Baina zer da hobeagoa gure seme-alabentzat?

Science aldizkariak argitaratu duen bezala, "La seudociencia de la escolarización por sexos", lurretik utzi du eskola segregatuak defendatzen duten teoria, ikerketa batzuen ondoren, hezkuntzan ziurtatzen diren errendimendu hobe horiek ez direla sendoak ikusi zen eta segregazioarekin lortzen den bakarra sexismoa eta estereotipoak sustatzea dela. 

Egia da guraso bakoitzak nahi duen hezkuntza eman dezatela bere seme-alabei, baina segregazioarekin frogatu da ez dela hobekuntzarik hautematen, azken finean arazoa ez da mutilak eta neskak batera egotea klase berdinean, baizik eta, nolatan irakasten eta zer motatako atentzioa ematen zaio banakoei, horregatik irakaslearen funtzioa nahitaezkoa da norbanakoa gidatzeko. Azken finean, danok pertsonak gara eta bereizten gaituen gauza bakarra gure biologia da. 



1 iruzkin:

  1. Je! Zurea gustatu zait.
    Scienceko artikulua ez da "La seudociencia de..." hori izango da zuk nonbait irakurri duzun itzulpen bat. Euskaraz idazten ari bazara, "The pseudoscience of..." edo "...aren sasi-zientzia" behar luke.
    Besteak barre eragin dit, ABCkoak, uste dut eraginkorragoa izan litekeela ezkertiak eta eskumatiak eskola banatuetan eskolatzea, helburuak hor aipatzen direnak badira.

    ErantzunEzabatu