2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Integrazio soziala

Hasiera batean, diskriminazio gaia aukeratu genuen gaur egungo gizartean asko ematen ari den arazo bat delako. Baina konturatu ginen klase baten barruan diskriminazioaz hitz egiten denean da diskriminazioa sortzen den momentua. Horregatik, gai honi bira eman diogu eta diskriminazioaz hitz egin beharrean, integrazio soziala zergatik den hain garrantzitsua gure gizartean hitz egingo dugu.

Etorkizunean izan behar garen irakasle bezala, klase baten barruan eta ikasleen artean oso garrantzitsua da klasearen integrazioa egitea. Baina zer da integrazioa soziala? Integrazio soziala prozesu dinamiko eta  multifactoriala da ahaldu egiten duena gizarteko talde baztertuei parte hartzea ongizate minimo soziobital batean.

Gaur egungo gizartean oso garrantzitsua da integrazio soziala eta gehiago klase baten barruan, denok berdin ikusi behar baitira, pertsonak bezala eta diskriminazioaz hitz egiterakoan edota irakasleok askotan modu bereizi batean  tratatzen baditugu zenbait ikasleei, hor hari gara sustatzen diskriminazioa.

Hitz gutxitan, diskriminazioa izatez, ez da existitzen, gu geuk sustatzen dugunean sortzen da diskriminazioa. Hau da, irakasle moduan, gure baitan pentsatzen badugu modu berezi batean tratatzeagatik hainbat ikasle ez dutela jasango marginazioa, oso okertuta gaude, momentu hortan hari gara marginazioa sortzen ikaslearekiko, umeak ez baitute ezagutzen zer den diskriminazio, baina modu berezi batean tratatzen hasten garenean ikasleari, bere ikaskideak berdina egingo dute, eta hor sortzen da diskriminazioa.

            Aurretik azaldu bezala, integreazio oso garrantzitsua da eta hori ezinbestekoa da hezkuntzan. Hezkuntzan, azken urteotan integrazioari dagokionez, nabarmena izan da inprobisazioa, prestakuntza, ikerketa, laguntza ekonomiko eta sentsibilitatea falta izan direlako. Hezkuntzako integrazioaz hitz egiten dugunean oso alor zabaldua dela esan behar dugu, hau da, mota askotako integrazio motak daude. Azken hamarkadan eztabaida gehien sortarazi duen integrazioa, minosbaliotasun bat duten haur eta gazteekin izan da. Egoera hauei aurre egiteko mundu mailan hainbat erreforma eta plangintza agertu dira integrazioa sustatzeko, hezkuntza planen berrantolaketekin, eskolako materiak berrituz, egungo irakasleen eguneratze programekin edota espezifikoki arreta emanez marjinazioa pairatzen duten taldeei eta eskola porrot arriskuan dauden ikasleei. Minusbaliotasun bat duten haurren hezkuntzari dagokionez, gaur egun, klase espezifikoak eman ordez eskola normaletan sartzen dituzte honek euren ezaugarri fisiko, intelektual,  eta gainontzekoekiko harremanak hobetzen baitituzte.

            Hezkuntzako integrazioak, hezkuntza espeziala irakasten duten irakasleen aldaketa eskatzen du. Hauek, eskola erregularrean finkatu behar dute euren lana eta pentsaera, diskapazitateari buruzko beraien kontzepzioak aldatu behar dituzte eta eskola erregularreko eguneroko lanera bideratu behar dute beraien pentsatzeko modua.

            Gaur egun ezinbestekoa da irakasleei integrazioari buruzko informazioa eskaintzea prestakuntzetan eta baita lanean daudenei, hauek, ikasgeletan irakasteko eta integrazioa bultzatzeko. Gauza ez da hezkuntza espeziala desagertzea baizik eta indartzea. Praktika honek, profesional hauek aberasteaz gain, “etiketak” jartzea ekiditen du eta gainera elementu berri hauek ikasleen irakaskuntza hobetzen eta sakontzen laguntzen du. Ez da marjinazioa ekiditen saiatu behar, honek marjinazioa sortarazten baitu, integrazioa bultzatu behar da geroago arazoak ez izateko eta ez bakarrik hezkuntza mailan, gizarte mailan ere.

            Minusbaliotasunez gain, badaude beste arazo batzuk, hala nola, arraza edo etnia desberdineko pertsonak izatea besteak beste. Hau ere integrazioaren barnean lantzen da geroz eta gehiago.

            Integrazioak, haur hezkuntzan ditu emaitza hoberenak eta bertatik bultzatzen da gehien integrazioa. Adinak aurrera egin ahala lortu behar da integrazio hau bultzatzen eta marjinazioa delakoa aurreikusten.

            Gaur egungo ikastetxeetan gertatzen  gehienetan ikasleen arteko integrazioa errez gertatzen da, integrazio hori gehien bat genero berdineko ikasleen artean gertatzen dira, haien arteko gustuak antzeko baitira. Mutilak diren ikasleak dira errezen integratzen direnak gehien bat, beste mutilen gustuak antzeko baitira, izan ere, hauei baloi bat emanda lagun egiten dira, baina nesketan berriz, integrazioa zailagoa da, haien arteko erlazioak sortzea ez baita mutilena modukoa bezain erraza. Baina integrazioa ez da soilik genero berdineko ikasleetan sortzen. Badaude bi generoko pertsonen arteko integrazio ere. Umeak oso gazteak direnean, berdin zaie mutil edo neskekin jolastu ez baitute haien arteko desberdintasunik ikusten baina ume horiek nagusiak diren einean, integrazio hori apurtzen hasten da eta genero berdineko pertsonen taldeak sortzen hasten dira. Baina ume batzuk nahiago dute beste generokoak egiten duten gauza egin eta ume horreri bere generokoek diskriminatu egiten diote eta orduan beste generokoen taldean integratzen da, adibidez, mutil batek baloiarekin jolastu beharrean papinakin jolastu nahi badu beste mutilek gaizki begiratuko diote.  

1 iruzkin:

  1. Ikusi dut.
    Zuenean ez dut ikusten zein lanketa teoriko egin duzuen. Horrela irakurrita, aurretik izan dituzuen ideiak (eta nirekin izandako elkarrizketakoak) polito idatzi eta hori aurkeztu duzuela lantzat. Hausnarketa baloratzen dut, bai, landutakoaren gainekoa denean, aurretik jakintzat emandakoaren gainekoa eta aurreiritzietan oinarritutakoa denean, onen onenean, alferkeria itxura emango du.
    Esate baterako Mutilak diren ikasleak dira errezen integratzen direnak gehien bat, beste mutilen gustuak antzeko baitira, izan ere, hauei baloi bat emanda lagun egiten dira, baina nesketan berriz, integrazioa zailagoa da, haien arteko erlazioak sortzea ez baita mutilena modukoa bezain erraza idatzi duzue. Ganorabakokeria hutsa dela esango nuke, alferkeria intelektuala eta, inondik ere, diskriminazioa bultzatzeko moduko burutazioak.

    ErantzunEzabatu