Hasiera batean, diskriminazio gaia aukeratu
genuen gaur egungo gizartean asko ematen ari den arazo bat delako. Baina konturatu
ginen klase baten barruan diskriminazioaz hitz egiten denean da diskriminazioa sortzen
den momentua. Horregatik, gai honi bira eman diogu eta diskriminazioaz hitz
egin beharrean, integrazio soziala zergatik den hain garrantzitsua gure
gizartean hitz egingo dugu.
Etorkizunean izan behar garen irakasle
bezala, klase baten barruan eta ikasleen artean oso garrantzitsua da klasearen
integrazioa egitea. Baina zer da integrazioa soziala? Integrazio soziala
prozesu dinamiko eta multifactoriala da
ahaldu egiten duena gizarteko talde baztertuei parte hartzea ongizate minimo
soziobital batean.
Gaur egungo gizartean oso garrantzitsua da
integrazio soziala eta gehiago klase baten barruan, denok berdin ikusi behar
baitira, pertsonak bezala eta diskriminazioaz hitz egiterakoan edota irakasleok
askotan modu bereizi batean tratatzen
baditugu zenbait ikasleei, hor hari gara sustatzen diskriminazioa.
Hitz gutxitan, diskriminazioa izatez, ez da
existitzen, gu geuk sustatzen dugunean sortzen da diskriminazioa. Hau da,
irakasle moduan, gure baitan pentsatzen badugu modu berezi batean tratatzeagatik
hainbat ikasle ez dutela jasango marginazioa, oso okertuta gaude, momentu hortan
hari gara marginazioa sortzen ikaslearekiko, umeak ez baitute ezagutzen zer den
diskriminazio, baina modu berezi batean tratatzen hasten garenean ikasleari,
bere ikaskideak berdina egingo dute, eta hor sortzen da diskriminazioa.
Aurretik azaldu bezala, integreazio
oso garrantzitsua da eta hori ezinbestekoa da hezkuntzan. Hezkuntzan,
azken urteotan integrazioari dagokionez, nabarmena izan da inprobisazioa,
prestakuntza, ikerketa, laguntza ekonomiko eta sentsibilitatea falta izan
direlako. Hezkuntzako integrazioaz hitz egiten dugunean oso alor zabaldua dela
esan behar dugu, hau da, mota askotako integrazio motak daude. Azken hamarkadan
eztabaida gehien sortarazi duen integrazioa, minosbaliotasun bat duten haur eta
gazteekin izan da. Egoera hauei aurre egiteko mundu mailan hainbat erreforma
eta plangintza agertu dira integrazioa sustatzeko, hezkuntza planen
berrantolaketekin, eskolako materiak berrituz, egungo irakasleen eguneratze
programekin edota espezifikoki arreta emanez marjinazioa pairatzen duten
taldeei eta eskola porrot arriskuan dauden ikasleei. Minusbaliotasun bat duten
haurren hezkuntzari dagokionez, gaur egun, klase espezifikoak eman ordez eskola
normaletan sartzen dituzte honek euren ezaugarri fisiko, intelektual, eta gainontzekoekiko harremanak hobetzen
baitituzte.
Hezkuntzako
integrazioak, hezkuntza espeziala irakasten duten irakasleen aldaketa eskatzen
du. Hauek, eskola erregularrean finkatu behar dute euren lana eta pentsaera,
diskapazitateari buruzko beraien kontzepzioak aldatu behar dituzte eta eskola
erregularreko eguneroko lanera bideratu behar dute beraien pentsatzeko modua.
Gaur egun ezinbestekoa
da irakasleei integrazioari buruzko informazioa eskaintzea prestakuntzetan eta
baita lanean daudenei, hauek, ikasgeletan irakasteko eta integrazioa
bultzatzeko. Gauza ez da hezkuntza espeziala desagertzea baizik eta indartzea.
Praktika honek, profesional hauek aberasteaz gain, “etiketak” jartzea ekiditen
du eta gainera elementu berri hauek ikasleen irakaskuntza hobetzen eta
sakontzen laguntzen du. Ez da
marjinazioa ekiditen saiatu behar, honek marjinazioa sortarazten baitu,
integrazioa bultzatu behar da geroago arazoak ez izateko eta ez bakarrik
hezkuntza mailan, gizarte mailan ere.
Minusbaliotasunez
gain, badaude beste arazo batzuk, hala nola, arraza edo etnia desberdineko
pertsonak izatea besteak beste. Hau ere integrazioaren barnean lantzen da geroz
eta gehiago.
Integrazioak,
haur hezkuntzan ditu emaitza hoberenak eta bertatik bultzatzen da gehien
integrazioa. Adinak aurrera egin ahala lortu behar da integrazio hau bultzatzen
eta marjinazioa delakoa aurreikusten.
Gaur egungo ikastetxeetan gertatzen gehienetan ikasleen arteko integrazioa errez
gertatzen da, integrazio hori gehien bat genero berdineko ikasleen artean
gertatzen dira, haien arteko gustuak antzeko baitira. Mutilak diren ikasleak
dira errezen integratzen direnak gehien bat, beste mutilen gustuak antzeko
baitira, izan ere, hauei baloi bat emanda lagun egiten dira, baina nesketan
berriz, integrazioa zailagoa da, haien arteko erlazioak sortzea ez baita
mutilena modukoa bezain erraza. Baina integrazioa ez da soilik genero berdineko
ikasleetan sortzen. Badaude bi generoko pertsonen arteko integrazio ere. Umeak
oso gazteak direnean, berdin zaie mutil edo neskekin jolastu ez baitute haien
arteko desberdintasunik ikusten baina ume horiek nagusiak diren einean,
integrazio hori apurtzen hasten da eta genero berdineko pertsonen taldeak
sortzen hasten dira. Baina ume batzuk nahiago dute beste generokoak egiten
duten gauza egin eta ume horreri bere generokoek diskriminatu egiten diote eta
orduan beste generokoen taldean integratzen da, adibidez, mutil batek baloiarekin
jolastu beharrean papinakin jolastu nahi badu beste mutilek gaizki begiratuko
diote.
Ikusi dut.
ErantzunEzabatuZuenean ez dut ikusten zein lanketa teoriko egin duzuen. Horrela irakurrita, aurretik izan dituzuen ideiak (eta nirekin izandako elkarrizketakoak) polito idatzi eta hori aurkeztu duzuela lantzat. Hausnarketa baloratzen dut, bai, landutakoaren gainekoa denean, aurretik jakintzat emandakoaren gainekoa eta aurreiritzietan oinarritutakoa denean, onen onenean, alferkeria itxura emango du.
Esate baterako Mutilak diren ikasleak dira errezen integratzen direnak gehien bat, beste mutilen gustuak antzeko baitira, izan ere, hauei baloi bat emanda lagun egiten dira, baina nesketan berriz, integrazioa zailagoa da, haien arteko erlazioak sortzea ez baita mutilena modukoa bezain erraza idatzi duzue. Ganorabakokeria hutsa dela esango nuke, alferkeria intelektuala eta, inondik ere, diskriminazioa bultzatzeko moduko burutazioak.