Finlandia Europako ipar-ekialdean aurkitzen
den herrialde bat da eta bertan irakasten den hezkuntza mundu mailan dagoen garatueneritakoa,
eta emaitza onenaritakoak ematen dituenen artean kokatzen da.
Bertan 6 milio biztanle bizi dira eta
baliabide naturalak ez daudenez eta esportazioak oso urriak direnez, dirua,
pertsonen sormen ahalmenari eta inteligentziari buruz eskuratzen dute. Hau dela
eta, garrantzi handia ematen diote hezkuntzari herrialde honetan. Eskolen %98-a
publikoak dira eta guztiz dohanikoak, zergen diruekin eskolako gastu denak
ordaintzen baitira, jangela eta eskola materiala besteak beste.
Familiari dagokionez, hauen inplikazioa
erabatekoa da eta haurtzarotik semeen eskolako lana eta eboluzioa jarrai dezakete
egunerokotasunean. Gainera, gurasoak, naturaltasun osoz, klaseetara joan daitezke irakasleek eta umeek
lana nola egiten duten ikusteko. Gurasoak bileretara joatea guztiz normala da
eta lanetik joan daitezke bilera hauetara joan ahal izateko. Joaten ez badira,
zerbitzu sozialekin kontaktuan jarri daitezke zentroko irakasleak, gurasoen
laguntza eta inplikazioa oso garrantzitsua dela uste baitute.
Oso aspektu garrantzitsu bat gurasoen baimenak
dira. Gurasoak lanean badaude eta ume bat izaten badute, umeak hiru urte izan
arte egon daitezke lanera joan gabe. Denboraldi horretan, ez dute lanpostua
galtzen eta soldata minimo bat jasotzen dute. Honek gurasoei semeak heztea
laguntzen du gero eskolan irakasleek
irakasteko. Irakaslearen funtzioa ez da heztea, umeari irakastea baizik.
Espainian, ume batek ordu kopuru berdinak
ematen ditu eskolan eta telebistaren aurrean. Finlandian aldiz, egunean ordu
bat edo bi ikusten dute telebista, aurretik etxeko lanak egiten dituztelako eta
irakurri egiten dutelako. Gainera, Finlandian, telebistako telesail eta filmak ez daude itzulita beraien hizkuntzara eta
azpititulaturik daude, honek umeak irakurtzen ikastera bultzatzen du.
Lau hizkuntza
ofizial daude Finlandian, Finlandiera lehendabizikoa eta beste hirurak, hau da,
Suediera, Samia eta Kalu-Finlandiera kokapenari dagokionez banatzen dira.
Bosgarren hizkuntza ingelera da eta nahiz eta ofiziala ez izan edonork hitz
egiten du.
Eskolari dagokionez, gela bakoitzean
irakasleaz gain 18 ikasle daude gehienez eta ikasle masibitatea ez da ematen
gelaren barruan. Klaseak 45 minutukoak izaten dira eta hamabost minutuko
atsedenaldiak egoten dira klase bakoitzaren ostean, hau da, 5 edo 6 egunean. Honekin,
ikaslearen arreta maila handitzea lortzen da irakasgai bakoitzean. Jarrera onak
etxean irakasten direnez askoz errazago ematen dira klaseak eta umeak askoz ere
gehiago ikasten dute.
Irakasleen esparruari begiratuz, bokazioa eta
hauen prestakuntza bilatzen da. Irakasle izan nahi dutenaren %15 bakarrik
iristen dira irakasle izatera prestakuntza maila oso altua eskatzen baita.
Irakasle hauek, ikasleen onena ateratzea eskuratzen dute eta askoz ere gehiago
garatzen dira.
Ezaugarri guzti hauek dira Finlandiako hezkuntza
hain garatua eta hain emaitza onak ematearen erantzuleak eta herrialde asko,
hau kopiatzen saiatzen dira baina ikusten dugunez, ez da hezkuntza soilik
aldatu behar baizik eta inguruko gauzak eta baita jarrerak ere, denak eragina
baitu.
Guzti honen adibide gisa, hemen uzten dizuegu
La Sexta katean igandero ematen den Salvados telesailaren Finlandiako hezkuntzaren telesaileko laburpen
bat eta osorik ikusi nahi duenarentzat La Sexta-ko web orrian dago. Iksutea gomendatzen dugu oso interesgarria baita.
Bideo ona, lehengo astean berriro bota zuten.
ErantzunEzabatuIdatziaren gainean esan behar dut ez duela loturarik zure etorkizuneko lanarekin ezta zure ikuskerarekin. Zein aldaketa eragiten dizu zuri Finlandian 18 ikasleren ratioa izateak? Eta eskolen %98 publiko izateak?
Zurekin zeriusia zerk duen igarri behar duzu eta horixe landu; hezkuntzarekin lotuta dagoen heinean, edozer izan liteke baliagarri, baina zerbait izan behar luke.