2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Gurasoen eta irakasleen arteko hartu emanak

Gaur egungo errealitatea oso desberdina da orain dela urte batzuk izan zenarekin alderatuz.  Egoera hori, argazki honetan argi eta garbi ikusten da, non aurreko urteetan gurasoek irakasleek esandakoari garrantzi handiagoa ematen zioten eta umeek esaten zionari kaso gutxi egiten zioten. Garai honetan, egoera hori guztiz aldatu da.

Arazo hori hainbat arrazoirengatik izan daiteke, baina batez ere gehien eragin dezakeena, irakasleek gurasoekin inongo elkarrizketarik ez izatea izan daiteke arrazoi nagusiena.  Egoera hori gerta ez dadin, aproposena irakasleek gurasoekin taldeko edo bakarkako bilerak izango litzateke, batez ere bakarkakoak, horrela ikasleei buruz hitz egin dezakete eta gauzak benetan nola diren jakingo dezakete.

Bilera horiek egiteko unerik aproposenak, taldekoak kurtso hasieran eta bakarkakoak ebaluazio amaieran egingo litzatezke, horrela ikasleek dituzten arazoie eta gauza onei buruz hitz egiteko.

Guzti hau dena kontuan hartuz gero, ez litzateke inolako arazorik egon beharko guraso eta irakasleen artean, baina beste gauza garrantzitsu bat, berain arteko errespetua izan behar da.               











2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Eskola segregatuak

Orain duela urte batzuk eskola segregatuen kontzeptua, eliza katolikoaren ideia atzerakoi bat bezala ematen zen, eskola mistoengatik apustu egiten zen. Gaur egun ordea, ipini dudan hurrengo loturan ikusiko duzuen moduan, eskola segregatuak indar handiagoa hartzen hari dira azkeneko urte hauetan.
Eskola segregatuen ideia defendatzen dutenek 27. 1 artikulura heltzen diote:

Artículo 27

1. Todos tienen el derecho a la educación. Se reconoce la libertad de enseñanza.

Horren bidez, ezartzen den partidu politiko bakoitzak, bere ideologiaren bitartez, aldaketak egiten ditu hezkuntzan dekretu hutsean eta hiritarrei ziurtatzen eskoletan errendimendu hobeago bat egongo dela.
Beheko artikuluak dioen moduan, hezkuntza eredu honekin, eskoletan neskak eta mutilak bereiztuz, probetxu handiagoa aterako diote beraien gaitasunei, hezkuntza errendimendua hobeagotzen.

Baina zer da hobeagoa gure seme-alabentzat?

Science aldizkariak argitaratu duen bezala, "La seudociencia de la escolarización por sexos", lurretik utzi du eskola segregatuak defendatzen duten teoria, ikerketa batzuen ondoren, hezkuntzan ziurtatzen diren errendimendu hobe horiek ez direla sendoak ikusi zen eta segregazioarekin lortzen den bakarra sexismoa eta estereotipoak sustatzea dela. 

Egia da guraso bakoitzak nahi duen hezkuntza eman dezatela bere seme-alabei, baina segregazioarekin frogatu da ez dela hobekuntzarik hautematen, azken finean arazoa ez da mutilak eta neskak batera egotea klase berdinean, baizik eta, nolatan irakasten eta zer motatako atentzioa ematen zaio banakoei, horregatik irakaslearen funtzioa nahitaezkoa da norbanakoa gidatzeko. Azken finean, danok pertsonak gara eta bereizten gaituen gauza bakarra gure biologia da. 



2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Erasmus beken murrizketa

Kaixo, hemen gaude berriro Pintxopoteam taldea zuei asteko bi sarrerak emateko. Sarrera hau Erasmuseko bekak izango duen murrizketari buruz izango da. Izan ere, Erasmus bekak ematen zuen dirua kentzea pentsatu du PPk. Honek izugarrizko kritikak ekarri ditu hezkuntza arloan. Murrizketa hauek urte hasieran egin behar zituela ohartarazita egon arren, Espainiako gobernuak nahi duena egin du. Dagoeneko murrizketa hauek martxan jarri dira eta beste herrialde batzuetan dauden ikasleei diru sarrera hori kendu diote. Murrizketa hau aurrera irteten bada, ikasle batzuen esperantzak bertan bera gelditu dira, beste herrialde batzuetan ikasteko. Ikasle batzuentzat oso garrantzitsua da Erasmusa egitea. Izan ere, ikasle batzuk beste herrialde batzuetan lan egiteko esperantzak dute eta Erasmusa egitean etorkizunerako izugarrizko esperientzia ematen dio.

Laguntza hauek izateko, beka orokorra jaso behar dira, hau da, Espainiako estatuan ikasterakoan bekarik ez badu ez du izango Erasmuseko laguntzarik. Honek ere izugarrizko haserrea ekarri du ikasleengan. Erasmusera doazen ikasleak, ikasgaietatik at gauza gehiago ere ikasten dute, hala nola, beste herrialde bateko hizkuntza, kultura...

Murrizketa hau aurrera irteten bada, lehen gertatzen zen bezala, dirudunak bakarrik izango dute ikasteko aukera. Alde batetik, hau, politikoentzat komenigarria da, izan ere, "fuga de cerebros" delakoa gelditu egingo dutela. Horrela, ikasle dirudunak bakarrik ahal izango dira joan kanpora ikastera eta diru gabeak, hemen gelditu behar izango dira.

Dagoeneko, hainbat elkarte murrizketa hauen aurkako ekintza egiten hasi dira, hala nola, sinadurak biltzen... Eta pertsona asko agertu dira murrizketa hauen aurka.


FINLANDIAKO HEZKUNTZA



Finlandia Europako ipar-ekialdean aurkitzen den herrialde bat da eta bertan irakasten den hezkuntza mundu mailan dagoen garatueneritakoa, eta emaitza onenaritakoak ematen dituenen artean kokatzen da. 

Bertan 6 milio biztanle bizi dira eta baliabide naturalak ez daudenez eta esportazioak oso urriak direnez, dirua, pertsonen sormen ahalmenari eta inteligentziari buruz eskuratzen dute. Hau dela eta, garrantzi handia ematen diote hezkuntzari herrialde honetan. Eskolen %98-a publikoak dira eta guztiz dohanikoak, zergen diruekin eskolako gastu denak ordaintzen baitira, jangela eta eskola materiala besteak beste. 

Familiari dagokionez, hauen inplikazioa erabatekoa da eta haurtzarotik semeen eskolako lana eta eboluzioa jarrai dezakete egunerokotasunean. Gainera, gurasoak, naturaltasun osoz,  klaseetara joan daitezke irakasleek eta umeek lana nola egiten duten ikusteko. Gurasoak bileretara joatea guztiz normala da eta lanetik joan daitezke bilera hauetara joan ahal izateko. Joaten ez badira, zerbitzu sozialekin kontaktuan jarri daitezke zentroko irakasleak, gurasoen laguntza eta inplikazioa oso garrantzitsua dela uste baitute. 

Oso aspektu garrantzitsu bat gurasoen baimenak dira. Gurasoak lanean badaude eta ume bat izaten badute, umeak hiru urte izan arte egon daitezke lanera joan gabe. Denboraldi horretan, ez dute lanpostua galtzen eta soldata minimo bat jasotzen dute. Honek gurasoei semeak heztea laguntzen du  gero eskolan irakasleek irakasteko. Irakaslearen funtzioa ez da heztea, umeari irakastea baizik. 

Espainian, ume batek ordu kopuru berdinak ematen ditu eskolan eta telebistaren aurrean. Finlandian aldiz, egunean ordu bat edo bi ikusten dute telebista, aurretik etxeko lanak egiten dituztelako eta irakurri egiten dutelako. Gainera, Finlandian, telebistako telesail eta filmak  ez daude itzulita beraien hizkuntzara eta azpititulaturik daude, honek umeak irakurtzen ikastera bultzatzen du. 

 Lau hizkuntza ofizial daude Finlandian, Finlandiera lehendabizikoa eta beste hirurak, hau da, Suediera, Samia eta Kalu-Finlandiera kokapenari dagokionez banatzen dira. Bosgarren hizkuntza ingelera da eta nahiz eta ofiziala ez izan edonork hitz egiten du. 

Eskolari dagokionez, gela bakoitzean irakasleaz gain 18 ikasle daude gehienez eta ikasle masibitatea ez da ematen gelaren barruan. Klaseak 45 minutukoak izaten dira eta hamabost minutuko atsedenaldiak egoten dira klase bakoitzaren ostean, hau da, 5 edo 6 egunean. Honekin, ikaslearen arreta maila handitzea lortzen da irakasgai bakoitzean. Jarrera onak etxean irakasten direnez askoz errazago ematen dira klaseak eta umeak askoz ere gehiago ikasten dute. 

Irakasleen esparruari begiratuz, bokazioa eta hauen prestakuntza bilatzen da. Irakasle izan nahi dutenaren %15 bakarrik iristen dira irakasle izatera prestakuntza maila oso altua eskatzen baita. Irakasle hauek, ikasleen onena ateratzea eskuratzen dute eta askoz ere gehiago garatzen dira.
Ezaugarri guzti hauek dira Finlandiako hezkuntza hain garatua eta hain emaitza onak ematearen erantzuleak eta herrialde asko, hau kopiatzen saiatzen dira baina ikusten dugunez, ez da hezkuntza soilik aldatu behar baizik eta inguruko gauzak eta baita jarrerak ere, denak eragina baitu. 

Guzti honen adibide gisa, hemen uzten dizuegu La Sexta katean igandero ematen den Salvados telesailaren  Finlandiako hezkuntzaren telesaileko laburpen bat eta osorik ikusi nahi duenarentzat La Sexta-ko web orrian dago. Iksutea gomendatzen dugu oso interesgarria baita.







2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

HEZKUNTZAN ERABILTZEN DIREN METODOLOGIAK

Aste honetan Pintxopoteam taldekoek hezkuntzan erabili eta erabiltzen diren metodologiei buruzko sarrera bat egitea pentsatu dugu.
Hau azaltzeko bideo interesgarri bat usten dizuegu humore puntu txiki bateki  hauetako bideo batzuetan.

 
 
 

2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

HOME SCHOOLING



ETXEKO HEZKUNTZA

Etxeko eskolatzea haurra bere etxean hesitzea deritzo, eskola publiko, pribatu edo beste erakunde batera joan gabe, eta familia edo beste pertsona baten gidaritzapean. Eskolatzeko modu honek haurrarentzako abantailak izateaz gain, eragozpenen artean, etxeko eskolatzean haurrak izan dezakeen sozializazio arazoa da, eskolan beste haurrekin izaten dituen harremanak ez dituelako. Bere seme alabei etxean hezi nahi dituzten gurasoek, nahiz eta auzitegi konstituzionala 2010an errefusatu epai batean etxeko hezkuntza, “La Declaración de los Derechos Humanos de la ONU”ren,hirugarren ataleko 26. artikuluari heltzen diote.

Estatistikak dioten moduan, hiru dira aipatuenak zergatik nahiago duten etxeko hezkuntza: Lehenengoa, inkestatutako %36ak dionez erlijioaz edo moralez ohartarazteko egiten dute. Bigarrena, %21arekin, eskolako ingurugiroarengatik da. Eta azkenik, %17 batekin, eskolako formalako metodoekin bat ez datozelako edo instrukzio akademikoarekin bat ez datozelako ematen da.

Ez dute inongo arazorik izaten goi mailako ikaskuntzak kurtsatzeko edota selektibitatea pasatzeko. Gainera, nota hobeak izaten dituzte kasu askotan. Ahal ere, badago alderdi txar bat guzti honetan, etorkizunean, ez dute lan taldean aritzeko erraztasunik izango, izan ere, egozentrismoa eta indibidualtasuna bultzatzen duen metodologia batean murgilduta daude.


Normalean ume hauek klaseaz kanpo denbora gehiago eskeintzen diote eskola partikularrei, edo beste ekintza batzuei; Musika, dantza, hizkuntzak...

Gure ustez, ez da irakasteko modu txar bat, baina bai zaila gehienbat gurasoak beren lanarekin batera egiteko. Gainera gauza asko eskolan erakusten direnak, etxean ezin dira ikasi.

Amaitzeko, hemen uzten dizuegu Home schooling buruzko bideo bat:




2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Integrazio soziala

Hasiera batean, diskriminazio gaia aukeratu genuen gaur egungo gizartean asko ematen ari den arazo bat delako. Baina konturatu ginen klase baten barruan diskriminazioaz hitz egiten denean da diskriminazioa sortzen den momentua. Horregatik, gai honi bira eman diogu eta diskriminazioaz hitz egin beharrean, integrazio soziala zergatik den hain garrantzitsua gure gizartean hitz egingo dugu.

Etorkizunean izan behar garen irakasle bezala, klase baten barruan eta ikasleen artean oso garrantzitsua da klasearen integrazioa egitea. Baina zer da integrazioa soziala? Integrazio soziala prozesu dinamiko eta  multifactoriala da ahaldu egiten duena gizarteko talde baztertuei parte hartzea ongizate minimo soziobital batean.

Gaur egungo gizartean oso garrantzitsua da integrazio soziala eta gehiago klase baten barruan, denok berdin ikusi behar baitira, pertsonak bezala eta diskriminazioaz hitz egiterakoan edota irakasleok askotan modu bereizi batean  tratatzen baditugu zenbait ikasleei, hor hari gara sustatzen diskriminazioa.

Hitz gutxitan, diskriminazioa izatez, ez da existitzen, gu geuk sustatzen dugunean sortzen da diskriminazioa. Hau da, irakasle moduan, gure baitan pentsatzen badugu modu berezi batean tratatzeagatik hainbat ikasle ez dutela jasango marginazioa, oso okertuta gaude, momentu hortan hari gara marginazioa sortzen ikaslearekiko, umeak ez baitute ezagutzen zer den diskriminazio, baina modu berezi batean tratatzen hasten garenean ikasleari, bere ikaskideak berdina egingo dute, eta hor sortzen da diskriminazioa.

            Aurretik azaldu bezala, integreazio oso garrantzitsua da eta hori ezinbestekoa da hezkuntzan. Hezkuntzan, azken urteotan integrazioari dagokionez, nabarmena izan da inprobisazioa, prestakuntza, ikerketa, laguntza ekonomiko eta sentsibilitatea falta izan direlako. Hezkuntzako integrazioaz hitz egiten dugunean oso alor zabaldua dela esan behar dugu, hau da, mota askotako integrazio motak daude. Azken hamarkadan eztabaida gehien sortarazi duen integrazioa, minosbaliotasun bat duten haur eta gazteekin izan da. Egoera hauei aurre egiteko mundu mailan hainbat erreforma eta plangintza agertu dira integrazioa sustatzeko, hezkuntza planen berrantolaketekin, eskolako materiak berrituz, egungo irakasleen eguneratze programekin edota espezifikoki arreta emanez marjinazioa pairatzen duten taldeei eta eskola porrot arriskuan dauden ikasleei. Minusbaliotasun bat duten haurren hezkuntzari dagokionez, gaur egun, klase espezifikoak eman ordez eskola normaletan sartzen dituzte honek euren ezaugarri fisiko, intelektual,  eta gainontzekoekiko harremanak hobetzen baitituzte.

            Hezkuntzako integrazioak, hezkuntza espeziala irakasten duten irakasleen aldaketa eskatzen du. Hauek, eskola erregularrean finkatu behar dute euren lana eta pentsaera, diskapazitateari buruzko beraien kontzepzioak aldatu behar dituzte eta eskola erregularreko eguneroko lanera bideratu behar dute beraien pentsatzeko modua.

            Gaur egun ezinbestekoa da irakasleei integrazioari buruzko informazioa eskaintzea prestakuntzetan eta baita lanean daudenei, hauek, ikasgeletan irakasteko eta integrazioa bultzatzeko. Gauza ez da hezkuntza espeziala desagertzea baizik eta indartzea. Praktika honek, profesional hauek aberasteaz gain, “etiketak” jartzea ekiditen du eta gainera elementu berri hauek ikasleen irakaskuntza hobetzen eta sakontzen laguntzen du. Ez da marjinazioa ekiditen saiatu behar, honek marjinazioa sortarazten baitu, integrazioa bultzatu behar da geroago arazoak ez izateko eta ez bakarrik hezkuntza mailan, gizarte mailan ere.

            Minusbaliotasunez gain, badaude beste arazo batzuk, hala nola, arraza edo etnia desberdineko pertsonak izatea besteak beste. Hau ere integrazioaren barnean lantzen da geroz eta gehiago.

            Integrazioak, haur hezkuntzan ditu emaitza hoberenak eta bertatik bultzatzen da gehien integrazioa. Adinak aurrera egin ahala lortu behar da integrazio hau bultzatzen eta marjinazioa delakoa aurreikusten.

            Gaur egungo ikastetxeetan gertatzen  gehienetan ikasleen arteko integrazioa errez gertatzen da, integrazio hori gehien bat genero berdineko ikasleen artean gertatzen dira, haien arteko gustuak antzeko baitira. Mutilak diren ikasleak dira errezen integratzen direnak gehien bat, beste mutilen gustuak antzeko baitira, izan ere, hauei baloi bat emanda lagun egiten dira, baina nesketan berriz, integrazioa zailagoa da, haien arteko erlazioak sortzea ez baita mutilena modukoa bezain erraza. Baina integrazioa ez da soilik genero berdineko ikasleetan sortzen. Badaude bi generoko pertsonen arteko integrazio ere. Umeak oso gazteak direnean, berdin zaie mutil edo neskekin jolastu ez baitute haien arteko desberdintasunik ikusten baina ume horiek nagusiak diren einean, integrazio hori apurtzen hasten da eta genero berdineko pertsonen taldeak sortzen hasten dira. Baina ume batzuk nahiago dute beste generokoak egiten duten gauza egin eta ume horreri bere generokoek diskriminatu egiten diote eta orduan beste generokoen taldean integratzen da, adibidez, mutil batek baloiarekin jolastu beharrean papinakin jolastu nahi badu beste mutilek gaizki begiratuko diote.