Irakasle funtzioan, 2013-2014ko lehen hilabetean ikasi dudana:
Irakasle funtzioko lehendabiziko lanetariko bat, LOE eta LOMCE hezkuntza sistemak aztertzea izan da, non bata oraintsu arte egon da ezarrita eta bestea urte onetan ezarri dute, non bere jatorria diktadura garaian dauka. Horren ondorioz, ikus daiteke nola gobernu bakoitzarekin hezkuntza sistema aldatu egiten dela eta guri zuzeneaz eragiten digu.
Hori eta gero, blog bat sortu dugu non bere helburua talde lana bultzatzea izan da, non astero bi sarrera egin ditugu. Sarrera horien ondorioz, hezkuntzari buruz hainbat ikasi ditut eta iraganerako balio izango didala usten dut. Kontzeptu mapak erabiltzea oso baliagarria izan zait, lanak egiteko orduan erraztasun gehiago ditudalako. Horri eta bloggeko sarrerei esker, teknologia berriak erabiltzen ikasi dut.
Gehien balio izan didan lana, irakasleari egin diodan elkarrizketa izan da. Elkarrizketa horren bitartez, irakasle lanetan aritzeak dituen alde negatibo eta positiboei buruz gehiago dakit, non urteen poderioz esperientzia lortzen da eta hori oso garrantzitsua da pertsonalki hazteko eta irakasteko. Gainera, hezkuntza beste ikuspuntu batetik ikusteko balio izan dit.
Elkarrizketa egin ondoren, integrazio sozialari buruzko talde lana egin genuen. Lan onen ondorioz, diskrimiziorik gerta ez dadin zer egin behar den ikasi dut, eta horretarako integrazio bultzatu behar da. Horrez gain, beste taldekoek beraien lanak aurkeztu zizkiguten, non autoestimari, konfiantzari, egoera konfliktiboei eta adimen emozionalari buruz gehiago ikasi dut.
Bukatzeko, azkenengo egin dugun lana tutoretza izan da. Lan hau egin ondoren konturatu naiz, ez dela ematen duen bezain erreza gurasoekin bakarkako tutoretza bat edukitzea. Gurasoarekin hitz egiterako orduan, hainbat gauza eduki behar ditugu kontuan, esate baterako galdetegi bat prestatzea, zitazioa egitea eta baita aktak. Gainera, elkarrizketan izan behar dudan jarrera oso garrantzitsua da, non konfiantza transmititu behar diot gurasoari, gorputz jarrera aproposa edota gertutasun fisikoa izatea. Baita ere ebaluazioak egiterako orduan kontuan eduki behar ditudan irizpideak.
Irakasle funtzioan aritzerako orduan, gehien balio izango zaidan arloa izango dela uste dut, gauza baliotsu asko ikasi ditudalako.
Egilea: Mikel Arkotxa