2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

HOME SCHOOLING



ETXEKO HEZKUNTZA

Etxeko eskolatzea haurra bere etxean hesitzea deritzo, eskola publiko, pribatu edo beste erakunde batera joan gabe, eta familia edo beste pertsona baten gidaritzapean. Eskolatzeko modu honek haurrarentzako abantailak izateaz gain, eragozpenen artean, etxeko eskolatzean haurrak izan dezakeen sozializazio arazoa da, eskolan beste haurrekin izaten dituen harremanak ez dituelako. Bere seme alabei etxean hezi nahi dituzten gurasoek, nahiz eta auzitegi konstituzionala 2010an errefusatu epai batean etxeko hezkuntza, “La Declaración de los Derechos Humanos de la ONU”ren,hirugarren ataleko 26. artikuluari heltzen diote.

Estatistikak dioten moduan, hiru dira aipatuenak zergatik nahiago duten etxeko hezkuntza: Lehenengoa, inkestatutako %36ak dionez erlijioaz edo moralez ohartarazteko egiten dute. Bigarrena, %21arekin, eskolako ingurugiroarengatik da. Eta azkenik, %17 batekin, eskolako formalako metodoekin bat ez datozelako edo instrukzio akademikoarekin bat ez datozelako ematen da.

Ez dute inongo arazorik izaten goi mailako ikaskuntzak kurtsatzeko edota selektibitatea pasatzeko. Gainera, nota hobeak izaten dituzte kasu askotan. Ahal ere, badago alderdi txar bat guzti honetan, etorkizunean, ez dute lan taldean aritzeko erraztasunik izango, izan ere, egozentrismoa eta indibidualtasuna bultzatzen duen metodologia batean murgilduta daude.


Normalean ume hauek klaseaz kanpo denbora gehiago eskeintzen diote eskola partikularrei, edo beste ekintza batzuei; Musika, dantza, hizkuntzak...

Gure ustez, ez da irakasteko modu txar bat, baina bai zaila gehienbat gurasoak beren lanarekin batera egiteko. Gainera gauza asko eskolan erakusten direnak, etxean ezin dira ikasi.

Amaitzeko, hemen uzten dizuegu Home schooling buruzko bideo bat:




1 iruzkin:

  1. Etiketen bitartez izenpetu behar duzu(e).
    "Gu" esaten duzu(e), baina argitaratzaile bakarra dago, Paula.
    ---
    Gaiaren inguruan zerbaitzuk ikusi dituzu(e)la ikusten da, baina ez da ikusten zu(e(k zer pentsatzen duzu(e)n horri buruz eta nolako jarrera duzu(e)n zergatik.

    ErantzunEzabatu