2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Erasmus beken murrizketa

Kaixo, hemen gaude berriro Pintxopoteam taldea zuei asteko bi sarrerak emateko. Sarrera hau Erasmuseko bekak izango duen murrizketari buruz izango da. Izan ere, Erasmus bekak ematen zuen dirua kentzea pentsatu du PPk. Honek izugarrizko kritikak ekarri ditu hezkuntza arloan. Murrizketa hauek urte hasieran egin behar zituela ohartarazita egon arren, Espainiako gobernuak nahi duena egin du. Dagoeneko murrizketa hauek martxan jarri dira eta beste herrialde batzuetan dauden ikasleei diru sarrera hori kendu diote. Murrizketa hau aurrera irteten bada, ikasle batzuen esperantzak bertan bera gelditu dira, beste herrialde batzuetan ikasteko. Ikasle batzuentzat oso garrantzitsua da Erasmusa egitea. Izan ere, ikasle batzuk beste herrialde batzuetan lan egiteko esperantzak dute eta Erasmusa egitean etorkizunerako izugarrizko esperientzia ematen dio.

Laguntza hauek izateko, beka orokorra jaso behar dira, hau da, Espainiako estatuan ikasterakoan bekarik ez badu ez du izango Erasmuseko laguntzarik. Honek ere izugarrizko haserrea ekarri du ikasleengan. Erasmusera doazen ikasleak, ikasgaietatik at gauza gehiago ere ikasten dute, hala nola, beste herrialde bateko hizkuntza, kultura...

Murrizketa hau aurrera irteten bada, lehen gertatzen zen bezala, dirudunak bakarrik izango dute ikasteko aukera. Alde batetik, hau, politikoentzat komenigarria da, izan ere, "fuga de cerebros" delakoa gelditu egingo dutela. Horrela, ikasle dirudunak bakarrik ahal izango dira joan kanpora ikastera eta diru gabeak, hemen gelditu behar izango dira.

Dagoeneko, hainbat elkarte murrizketa hauen aurkako ekintza egiten hasi dira, hala nola, sinadurak biltzen... Eta pertsona asko agertu dira murrizketa hauen aurka.


1 iruzkin:

  1. Egunkariak sakontasun handiagoz irakurri behar zenituzke. Zuek hemen (azaroaren 17an) erakusten duzuen ikuspuntua lehengo hilekoa da. Erasmusekin arduratuta bazeundete, hobeto informatu behar zenukete.

    ErantzunEzabatu