Guk aukeratu dugun arazoa, gaur egungo gizartean oso presentzia handia daukan arazo bat da; diskriminazioa. Diskriminazioa gainera, hainbat eratara eman daiteke: sexuagatik, janzkera, arraza eta berarekin lotuta kolorea, baita ere itxura edo jaioterria...
Guzti hau gainera, gaur egun bizi garen egoera ekonomiko eta politikoan, gehiago nabaritzen da orain dela pare bat urterekin konparatuz. Batez ere, lan munduan ematen da arazo hau, zeren beste herrialdeetatik etortzen diren pertsonek (orain ez, baina krisi aurretik bai), bertokoek egin nahi ez zituzten lan nekagarri eta astunak egiten zituzten. Horregatik, gaur egun dagoen egoeragatik, lan egiteko behar izugarria dago familiak elikatzeko, baina lanpostu horiek atzerritarren esku daude, non diru gutxiagogatik egiten dute eta aurretik daudelako. Egoera horren ondorioz, atzerritar horiek tratu txarrak jasotzen dituzte, esate baterako arrazakeria.
Arazo hau eskoletara eramaten hari da gaur egun. Horregatik, nahi duguna da arazoari konponbide bat aurkitzea baino gehiago, arazoa hasi baino lehen ekiditu. Hau da, klase barruan diskriminazioaren aurka joan baino lehen, desberdintasunak ez egotea lortu behar dugu, diskriminazioa izan ez dadin.
2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena
2013(e)ko urriaren 27(a), igandea
Taldeko ikuspegi eta iritzia
Aurreko sarreran aipatu bezala taldeko
bakoitzak, irakasleari egindako elkarrizketan ikasitako gauzak azaldu genizkion
gainontzeko taldekideei. Gauza askotan bat etorri ginen hala nola, geure
irakasleek jasandako ikasleen obsesio bat edota gazte zirelarik zituzten
urduritasun edo beldurrak.
Gure iritziz, irakasle izatera iristen
zarenean, hasiera batean beti izango duzu beldurra edo errespetua gauza berria
baita eta ahalik eta hoberen egiteko desira duzu. Hasieran kostatzen bada ere,
esperientzia eta konfiantza hartzen zoaz eta gauzak hobera egiten dute.
Zailtasunak agertuko dira, baina, gauzak
aurrera eramaten jakin behar da eta batez ere pazientzia izan behar da.
Gure ustez, irakasle izateko prestakuntza on
bat ezinbestekoa da. Gainontzeko gauzak praktikatuz eta esperientziarekin
eskuratzen dira. Honek zure buruarengan konfiantza ematen du eta klaseak eta
ikasleak bideratzeko erraztasunak ematen ditu, Nahiz eta zailtasunak beti
agertuko diren. Guzti hau bizitzea edo gainditzea bizitzaren parte dira.
IRAKASLE ONAREN KONTZEPTU MAPA
Pintxopoteam taldekoek, geure irakasleak
proposaturiko lana azaltzen dizuegu gaurkoan hemen. Aurreko sarreretan azaldu
bezala, taldekide bakoitzak irakasle miresgarri batekin elkarrizketa bat egin
genuen. Ondoren, irakasle hauekin ikasitako gauzak idatzi ditugu bakoitzak eta
taldekideoi azaldu dizkiegu. Guztion ideiak batu eta kontzeptu mapa bat egin
dugu honen inguruan. Hemen uzten dizuegu mapa honen link-a eta honekin arazoak
izan ezkero argazkia ere uzten dizuegu.
http://www.mindomo.com/view.htm?m=a37826321de64cb588215932c97a99e8
http://www.mindomo.com/view.htm?m=a37826321de64cb588215932c97a99e8
2013(e)ko urriaren 20(a), igandea
Irakasle miresgarria
Juanek, guk eduki dugun irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egiteko agindu zigun, eta berehala bururatu zitzaidan nori egingo nion elkarrizketa hori. Baina arazo bat zegoen, ez nekiela gaur egun non ari zen irakasten ez ezer. Arazo baten aurrean nengoen une horretan, baina lagun bati esker irakasle horrekin kontaktuan jarri ahal izan nintzen.
Irakasle horrekin hitz egin ondoren, kafetegi baten gelditu ginen zerbait hartzeko eta elkarrizketa egiteko eta baita aspaldiko gauzei buruz hitz egiteko.
Hasiera batean, urduri bezala antzeman nuen, ez dakit zergatik baina bueno. Gauzak horrela, elkarrizketari ekin genion.
Elkarrizketa oso ondo joan zen, non bere historio eta hainbat anekdota kontatu zizkidan. Baina, bere ofizioak ere baditu bere desabantailak, eta halaxe jakin arazi zidan.
Berak esandakotik azpimarratzeko hainbat gauza positibo daude, hala nola: irakasle moduan gehien bizitzen diren momentuak lehen urteak direla, zeren gaztetatik aurkitu zuen lan egiteko aukera. Garai hori asko bizitzen dela, non hainbeste bizi izan omen du, gauza askori ez diola erreparatu ere egin eta garrantsitzuak izan direla.
Beste alde batetik, ume txikiekin jarduteko orduan, batzuetan oso astuna izan daitekeela esaten du, zeren oso nekagarriak izan daitezke. Baina baita ere, gaixotasunen bat izan ditzakeela eta gaztee garaian umeekin aritu zenez, ez omen daki gaixotasunik daukan ala ez.
Gauzak horrela, irakaslearekin hitz egiteak, irakasle ikuspuntu bat hartzea eman dit, zeren aurretik ez dut horrelako esku hartzerik eduki irakasleekin.

Irakasleari Egindako Elkarrizketa
Gure irakasle Juanek esan bezala irakasle
miresgarri bati egin nion elkarrizketa bat joan zen ostiral goizean. Irakasle
honek Aitor du izena eta nire herrian bizi da. Batxilerreko lehenengo urtean
heziketa fisikoa irakatsi zidan.
Batxilerra hasi ginenean ez nuen garbi zer
ikasi bi urte horiek amaitu ostean eta baliteke irakasle honen klaseak pixka
bat bat bultzatu izana. Txikitatik gustatu izan zait kirola egitea eta umeak
ere gustuko ditut, beraz erabaki ona hartu dudala uste dut eta Aitorrek bere
errua izan du. Oso pertsona irekia eta aktiboa da, ikaslearengatik gertu dagoena eta bere lanetik kanpo berdin jokatzen du, garbi geratu zen elkarrizketan.
Espero dut pertsona honekin harremana ez galtzea, badakidalako lan munduan zalantzarenbat edo arazorenbat badut, laguntza handikoa izango dela. Asko gustatuko litzaidake, berak duen lana edukitzea eta gurekin klasean zegon giroa eskuratzea hemendik urte batzuetara.
Irakasleari egindako elkarrizketa
Duela gutxi, LH-n miresten nuen irakasle batekin mantendu nuen elkarrizketa bat, Jesus Mari. Nire lenguako irakaslea zan, eta asko miresten nuen oso irakasle ona zalako. Berarentzat ez ginen bakarrik zenbakiak, eta beti gu laguntzeko prest zegoen.
Geratzeko eskatu nionean elkarrizketa egiteko esan zidan lan asko zuela baino tarte bat hartuko zuela nirekin geratzeko. Eta horrela aurreko Larunbatean nirekin geratu zan elkarrizketa egiteko.
Ikusi nuenean, lehenengo gauza gure bizitzaz hitz egitea izan zan orain dela asko ez ginelako ikusten eta, baina berehala hasi ginen elkarrizketarekin. Bera aulki batean eserita zegoen, zehazki klaseak ematen zituen aulkian. Ni bere aurrean jarri nintzen galdetegia egiteko prest. Baina hasi aurretik eskatu nion mesedez zintzo jokatzeko galderak erantzutean, oso garrantzitsua zalako bera benetan pentsatzen zuena adierazteko.
Galderak erantzuten hasi zenean nabaritzen zan nolatan gogoratzen zituen bizitako momentu guzti horiek, bai txarrak eta onak. Zirrara ikusi zezakeen bere aurpegian. Hasieran kostatu zitzaion zintzo jokatzea galderak erantzutean urduri baizeon, baina geroago askatzen joan zen pixkanaka eta sentitzen zuen guztia esaten zuen.
Asko harritu zitzaidan nola hitzegiten zuen edukitako ikasle guztietaz, guztiekin bizi izan ditu gutxienez momentu onen bat eta txarren bat ere bai. Baita ere nola bera egiten zen kargu modu batean edo bestean bere umeen etxeko arazotaz: guraso banandutak, famili txiroak, portaera txarra duten umeeak...
Hala ere, esan zidan gauza garrantzitsuena eta niri beti buruan geratuko zaidana "lanbide hau etorkizun handi bat ez izan arren, gogoz egiten baduzu ikasi duzun guztia ez da alferrik izango".
Oso elkarrizketa aberasgarria izan da niretzat, eta badakit Jesus Mari esandako guztia etorkizunean mesede handi bat egingo didala.

Irakaslearekin elkarrizketa
Duela bi aste
Irakasle Funtzioko irakasleak, gure bizitzan zehar izan dugun irakasle ideal bati
elkarrizketa bat egitera behartu zigun. Hori esandakoan hainbat irakasle etorri
zitzaizkidan burura. Lehenik, Juan Carlos ,nire DBH-ko gaztelerako irakasle,
izan zen burura etorri zitzaidana. Gero, beste gaztelaniako irakasle bat etorri
zitzaidan burura. Eta azkenik, nire LH-ko irakasle bat etorri zitzaidan gogora.
Lana bidali zigun
astean, Lekeitio institutura joan nintzen Juan Carlos irakasleagatik galdetzen
eta ikastetxeko zuzendariak beste ikastetxe batera joan dela esan zidan. Hori
ikusita, gaztelaniazko irakasleagatik galdetu nuen eta klasea ematen zegoela esan
zidan. Orduan, saioa bukatzera itxaron nuen eta eskaileretatik jaisten ikusi
nuen bere liburu eta orriekin. Elkarrizketa egiteko galdetu nion eta lanpeturik
zegoela esan zidan eta ez zekiela denborarik bazuen. Badaezpada, nire
mugikorreko zenbakia eman nion eta denbora bazuen deitzeko esan nion. Duela
aste bat bere dei bat jaso nuen elkarrizketa egin ahal zuela esanik, hori
ikusita gauzak hartu eta ostiralean berriz joan nintzen ikastetxera eta
elkarrizketa egin nuen.
Aste horretan,
ikastetxera joan eta atean itxaron zegoela ikusi nuen. Berarekin
unibertsitateari buruz hitz egin eta gero elkarrizketari ekin genion.
Elkarrizketan, galdera batzuk planteatu nizkion eta berak denei erantzun zuen. Hainbat
galdera egin nion, hala nola, ea irakasle izatea bere txikitako ametsa bazen
edo ez, edo zelan aldatu den hezkuntza azken urteotan.
Galdera hauen
erantzunak ikusirik, irakasle honen gauza asko ikasi ditut, gaur egun dugun
hezkuntzari buruzko ikuspegiak...
Gaizka Argoitia
2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena
Kontzeptu mapa
2013(e)ko urriaren 13(a), igandea
Hezkuntza Japonian
Hemen usten dizuet bideo bat non ikus dezakezuen Japoniako hezkuntzaren maila eta lehiakortasuna.
http://www.youtube.com/watch?v=EJHgP6J8tVU
Ikus dezakegunez, Japonian hezkuntzari garrantzi handia ematen zaio eta diziplina handikoa da. Umeak oso gazteak direnetik, hainbat jarduera egiten dituzte, eskolan eta baita bertatik kanpo ere. Txikitatik, etxekoek bultzatzen dituzte jarduera hauek egitera euren gaitasunak garatzeko eta etorkizun on bat eskuratzeko. Kasik ez dute denborarik kalean egon eta lagunekin egoteko, euren ordutegia oso estua baita. Japoniarren helburua, euren semeak arlo eta jarduera guztietan garatuenak eta prestatuenak izatea da.

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala
Hemen uzten dizuegu web orrialde interesgarri bat, hezkuntzaren urtekari bat.
Gaizka Argoitia
2013(e)ko urriaren 6(a), igandea
Pigmalion Efektua
Aste honetan klasean "Pigmalión
efektua" delakoaren artikulu bat irakurri dugu non, Robert Rosenthal,
Harvarden psikologiako irakaslea den esperimentu bat azaltzen da. Honek
ondorioztatu zuen, irakasle batek bere ikasle batengatik asko espero duenean
gehiago elkarreragiten duela ikasle honekin eta emaitza hobeak lortzen dituela.
Aldiz, gutxiago espero badu ikasle batengatik emaitzak okerragoak izaten dira,
gutxiago elkarreragiten baitute.
Guzti honek bere alde onak eta alde txarrak
ditu. Teorian, maila antzekoa duten ikasle gela batean, irakasleak, ikasle
batzuengandik gehiago espero badu, hauek emaitza hobeak lortuko dituzte besteek
baino. Bereizketa bat ematen da eta batzuk soilik dira hemen onuradunak.
Irakaslearen elkarreragite hori jasotzen ez dutenak emaitza baxuagoak lortzen
dituzte eta ez luke horrela izan behar. Denok aukera berdinak izan beharko lituzkete,
honela, emaitza hobeak dituzten ikasle gehiago izango ziren.
Agian, zaila da irakasle batek, ikasle denetaz
berdina espero izatea edota denengan bideratzea bere lana. Hau normala izaten
da ikasle ugariko geletan, hortaz hobeto izango litzateke ikasle taldeak gela
txikitan banatzea, irakaskuntza errazago sustatzeko eta emaitza hobeak
eskuratzeko. Azkenaldian, geletako jende kopuruak nabarmen egin du gora eta
honela zailagoa bihurtzen da irakasleen lana eta ikasleen arretak bere egin
dezake.
Nire ustez talde txikitan banatzea da honen
irtenbidea eta irakaslea kontziente izatea denok garatu ahal ditugula
jakituriak.
Pigmalion efektua
Robert Rosenthal-ek eginiko esperimentu bati buruzko artikulu bat irakurri dugu aste honetan, non ikasleak bi taldetan banatuta zeuden. Esperimentu horretan talde bateko irakasleari bere taldeko ikasleak besteak baino aurreratuago daudela esan zioten eta beste taldekoari bere ikasleak normalak zirela esan zioten. Lehenengo taldeko irakasleak hori ikusita motibazio gehiago ematen zien bere ikasleei eta besteak gutxiago. Ikasturte amaieran, lehenengo taldeko ikasleak beste taldeak baino emaitz hobeak eta motibatuago zeudela ikusi zen. Horrek hainbat arazo ditu eta hauei konponbide batzuk eman behar zaie.
Arazo bat, “Complejo de inferioridad” gehiago sentitzen dutela da, motibazio gutxiago duten ikasleak. Horri konponbide bat emateko, ikasle guztiei motibazio berdina ematea izango zen errazena. Beste arazo bat etorkizunerako espektatibak zapuztu egiten direla da. Horretarako, ikasleak motibatzea da beharrezkoa da, klasera pozik joateko eta ikasteko gogo gehiago izateko. Beste arazo bat bigarren taldeko ikasleei ilusioa eta gogoak kentzen zaiela eta horregatik etorkizun baten izan nahi duzuna lortzeko gogoa kentzen zaie, horretarako aurreko arazoko konponbide berdina ematea izango zen egokiena. Hurrengo arazoa, inteligentziaren arabera, ikasleen arteko banaketa edo diskriminazioa sortzen dela da, horretarako irakasleak ikasle batek zerbait gaizki egiten duenean errieta egin beharrean, ikasleari animoak ematea izango zen egokiena.
Pigmalion efektua
Aste hontan Pigmalion efektuari buruzko artikulu bat irakurri dugu, non bertan Robert Rosenthal-ek hezkuntzan garatu zuen esperimentu horren arazoein irtebindeak ematen saiatuko gara. Bere esperimentu horren ondorioz, non bi talde bereizten zituen, ikasturte amaieran talde bateko ikasleen emaitzak hoberantz egiten zuten, non horren ondorioz ikasle horiek motibazio bat zuten ikasten jarraitzeko. Beste taldean ordea, emaitzak txarrerantz egin zuten eta horren emaitza, ikasleek ikasteko gogorik eta motibazio eza izan ziren.
Arazo horiei irtenbide bat eman behar zaie. Horretarako hainbat gauza egin daitezke, esate baterako:
Irakasleak, ikasleak taldeetan banatzerako orduan, denak berdin tratatu beharko lituzke, zeren denek ez daukate kapazitate berdina arazo batzuen aurrean emaitzak lortzeko. Horrez gain, ez litzateke inolako sailkaketarik egin beharko jakintsuen eta ez jakintsuen artean, zeren horren ondioz ikasleak diskriminatuta sentituko lirateko eta horren ondorioz ez lukete inolako harretarik jarriko ikasterako orduan.
Horregaitik, irakasleek ez dute ikasle "ez jakintzuak" alde batera utzi behar, zeren gerta liteke ikasle horiek askok baino gehiago jakitea, baina motibaziorik ez izatearen ondioz, alde batera uzten dituzten beraien ikasketak eta ezin daitezke aprobetxatu.
Guzti hau eta gero, irakasleek ikasle guztiak berdin tratatu beharko lituzke eta ikasleak motibatu egin behar lituzkete ikasten jarraitzeko grin hori edukitzeko.
2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata
Pigmalion efektua
ZER DA PIGMALION EFEKTUA?
Irakasleak ikasleengan itxaropen handiak dituenean ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte itxaropena txikia denean baino. Text batzuk egin ondoren, irakasle batzuei esan zieten edukiko zuten taldea nota onak ateratzen zuela eta beste irakalse batzuei ordea, bere taldeak nota txarrak ateratzen zuela esan zieten dena gezurra izan arren. Kurtso amaieran konturatu ziren nolatan "nota onak" ateratzen zuen taldearen emaitzak aldatu zirela hoberako beste taldearen emaitzak okertu ziren bitartean. Honen ondorioz adituek konturatu ziren nola irakasleen itxaropen onuragarriak beraien ikasleen batazbestekoa hobetu zutela besteena txartu zen bitartean.
ARAZOAK
- “Complejo de inferioridad” gutxiago sentitzea
- Espektatibak zapustu
- Ilusioa eta gogoak kendu
- Izan nahi dezuna ez dizu uzten lortzea
- Banaketa edo diskriminazioa, inteligentzian arabera.
- Lana gaizki egitea irakasleak, honekin jendea bidean uzten baidu.
KONPONBIDEAK
Betidanik izan dira itxaropenak eskola mailan baina pigmalion efektua talde zehatz batekin egin beharrean, talde handi bati egiten bazaio edo ikasle guztiengan itxaropen onak edukitzen badira, denon batazbestekoa hobetu egingo da eta horrela ikasleei gehiago ikasteko motibatuko zaie eta beraien asmoak etorkizunerako handiagoak izango dira. Horrela umeak ez dira bereiztuak sentituko eta guztiok edukiko dute aurrera egiteko gogoak. Halabehar, umeei itxaropen guztiak kentzen zaie eta horregatik hainbeste eskola utzikeria dago gaur egun, irakasleek ez dutelako beren ikasleengan konfidantza jartzen eta bakarrik sinisten dute nota onako ikasleek aurrera egingo dutela besteak bidean geratzen diren bitartean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)