2013(e)ko urriaren 6(a), igandea
Pigmalion efektua
Robert Rosenthal-ek eginiko esperimentu bati buruzko artikulu bat irakurri dugu aste honetan, non ikasleak bi taldetan banatuta zeuden. Esperimentu horretan talde bateko irakasleari bere taldeko ikasleak besteak baino aurreratuago daudela esan zioten eta beste taldekoari bere ikasleak normalak zirela esan zioten. Lehenengo taldeko irakasleak hori ikusita motibazio gehiago ematen zien bere ikasleei eta besteak gutxiago. Ikasturte amaieran, lehenengo taldeko ikasleak beste taldeak baino emaitz hobeak eta motibatuago zeudela ikusi zen. Horrek hainbat arazo ditu eta hauei konponbide batzuk eman behar zaie.
Arazo bat, “Complejo de inferioridad” gehiago sentitzen dutela da, motibazio gutxiago duten ikasleak. Horri konponbide bat emateko, ikasle guztiei motibazio berdina ematea izango zen errazena. Beste arazo bat etorkizunerako espektatibak zapuztu egiten direla da. Horretarako, ikasleak motibatzea da beharrezkoa da, klasera pozik joateko eta ikasteko gogo gehiago izateko. Beste arazo bat bigarren taldeko ikasleei ilusioa eta gogoak kentzen zaiela eta horregatik etorkizun baten izan nahi duzuna lortzeko gogoa kentzen zaie, horretarako aurreko arazoko konponbide berdina ematea izango zen egokiena. Hurrengo arazoa, inteligentziaren arabera, ikasleen arteko banaketa edo diskriminazioa sortzen dela da, horretarako irakasleak ikasle batek zerbait gaizki egiten duenean errieta egin beharrean, ikasleari animoak ematea izango zen egokiena.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina