2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion Efektua


Aste honetan klasean "Pigmalión efektua" delakoaren artikulu bat irakurri dugu non, Robert Rosenthal, Harvarden psikologiako irakaslea den esperimentu bat azaltzen da. Honek ondorioztatu zuen, irakasle batek bere ikasle batengatik asko espero duenean gehiago elkarreragiten duela ikasle honekin eta emaitza hobeak lortzen dituela. Aldiz, gutxiago espero badu ikasle batengatik emaitzak okerragoak izaten dira, gutxiago elkarreragiten baitute.
Guzti honek bere alde onak eta alde txarrak ditu. Teorian, maila antzekoa duten ikasle gela batean, irakasleak, ikasle batzuengandik gehiago espero badu, hauek emaitza hobeak lortuko dituzte besteek baino. Bereizketa bat ematen da eta batzuk soilik dira hemen onuradunak. Irakaslearen elkarreragite hori jasotzen ez dutenak emaitza baxuagoak lortzen dituzte eta ez luke horrela izan behar. Denok aukera berdinak izan beharko lituzkete, honela, emaitza hobeak dituzten ikasle gehiago izango ziren.
Agian, zaila da irakasle batek, ikasle denetaz berdina espero izatea edota denengan bideratzea bere lana. Hau normala izaten da ikasle ugariko geletan, hortaz hobeto izango litzateke ikasle taldeak gela txikitan banatzea, irakaskuntza errazago sustatzeko eta emaitza hobeak eskuratzeko. Azkenaldian, geletako jende kopuruak nabarmen egin du gora eta honela zailagoa bihurtzen da irakasleen lana eta ikasleen arretak bere egin dezake.
Nire ustez talde txikitan banatzea da honen irtenbidea eta irakaslea kontziente izatea denok garatu ahal ditugula jakituriak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina