2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasleari Egindako Elkarrizketa


Gure irakasle Juanek esan bezala irakasle miresgarri bati egin nion elkarrizketa bat joan zen ostiral goizean. Irakasle honek Aitor du izena eta nire herrian bizi da. Batxilerreko lehenengo urtean heziketa fisikoa irakatsi zidan.
Batxilerra hasi ginenean ez nuen garbi zer ikasi bi urte horiek amaitu ostean eta baliteke irakasle honen klaseak pixka bat bat bultzatu izana. Txikitatik gustatu izan zait kirola egitea eta umeak ere gustuko ditut, beraz erabaki ona hartu dudala uste dut eta Aitorrek bere errua izan du.

 Berarekin harremanetan jartzeko ez dut inolako arazorik izan, nire herrian bizi da eta askotan ikusten dut kalean eta baita futbol zelaian ere. Elkarrizketa egitearena eskaini nion eta momentuan baiezkoa esan zidan.
Aurreko ostiral goizean izan zen elkarrizketa, berak pare bat ordu libre zituen klasea eman aurretik eta frontoian geratu ginen elkarrizketa hau burutzeko. Oso gustura egin nion elkarrizketa banekielako nik etorkizun batean berak duen lan antzekoa edukiko dudala eta erreferente gisa dut Aitor. Elkarrizketan hainbat gauza interesgarri kontatu zizkidan eta baita zenbait arazo ere, beti dena ezin baita ondo joan.

Oso pertsona irekia eta aktiboa da, ikaslearengatik gertu dagoena eta bere lanetik kanpo berdin jokatzen du, garbi geratu zen elkarrizketan.

Espero dut pertsona honekin harremana ez galtzea, badakidalako lan munduan zalantzarenbat edo arazorenbat badut, laguntza handikoa izango dela. Asko gustatuko litzaidake, berak duen lana edukitzea eta gurekin klasean zegon giroa eskuratzea hemendik urte batzuetara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina