Duela bi aste
Irakasle Funtzioko irakasleak, gure bizitzan zehar izan dugun irakasle ideal bati
elkarrizketa bat egitera behartu zigun. Hori esandakoan hainbat irakasle etorri
zitzaizkidan burura. Lehenik, Juan Carlos ,nire DBH-ko gaztelerako irakasle,
izan zen burura etorri zitzaidana. Gero, beste gaztelaniako irakasle bat etorri
zitzaidan burura. Eta azkenik, nire LH-ko irakasle bat etorri zitzaidan gogora.
Lana bidali zigun
astean, Lekeitio institutura joan nintzen Juan Carlos irakasleagatik galdetzen
eta ikastetxeko zuzendariak beste ikastetxe batera joan dela esan zidan. Hori
ikusita, gaztelaniazko irakasleagatik galdetu nuen eta klasea ematen zegoela esan
zidan. Orduan, saioa bukatzera itxaron nuen eta eskaileretatik jaisten ikusi
nuen bere liburu eta orriekin. Elkarrizketa egiteko galdetu nion eta lanpeturik
zegoela esan zidan eta ez zekiela denborarik bazuen. Badaezpada, nire
mugikorreko zenbakia eman nion eta denbora bazuen deitzeko esan nion. Duela
aste bat bere dei bat jaso nuen elkarrizketa egin ahal zuela esanik, hori
ikusita gauzak hartu eta ostiralean berriz joan nintzen ikastetxera eta
elkarrizketa egin nuen.
Aste horretan,
ikastetxera joan eta atean itxaron zegoela ikusi nuen. Berarekin
unibertsitateari buruz hitz egin eta gero elkarrizketari ekin genion.
Elkarrizketan, galdera batzuk planteatu nizkion eta berak denei erantzun zuen. Hainbat
galdera egin nion, hala nola, ea irakasle izatea bere txikitako ametsa bazen
edo ez, edo zelan aldatu den hezkuntza azken urteotan.
Galdera hauen
erantzunak ikusirik, irakasle honen gauza asko ikasi ditut, gaur egun dugun
hezkuntzari buruzko ikuspegiak...
Gaizka Argoitia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina