Duela gutxi, LH-n miresten nuen irakasle batekin mantendu nuen elkarrizketa bat, Jesus Mari. Nire lenguako irakaslea zan, eta asko miresten nuen oso irakasle ona zalako. Berarentzat ez ginen bakarrik zenbakiak, eta beti gu laguntzeko prest zegoen.
Geratzeko eskatu nionean elkarrizketa egiteko esan zidan lan asko zuela baino tarte bat hartuko zuela nirekin geratzeko. Eta horrela aurreko Larunbatean nirekin geratu zan elkarrizketa egiteko.
Ikusi nuenean, lehenengo gauza gure bizitzaz hitz egitea izan zan orain dela asko ez ginelako ikusten eta, baina berehala hasi ginen elkarrizketarekin. Bera aulki batean eserita zegoen, zehazki klaseak ematen zituen aulkian. Ni bere aurrean jarri nintzen galdetegia egiteko prest. Baina hasi aurretik eskatu nion mesedez zintzo jokatzeko galderak erantzutean, oso garrantzitsua zalako bera benetan pentsatzen zuena adierazteko.
Galderak erantzuten hasi zenean nabaritzen zan nolatan gogoratzen zituen bizitako momentu guzti horiek, bai txarrak eta onak. Zirrara ikusi zezakeen bere aurpegian. Hasieran kostatu zitzaion zintzo jokatzea galderak erantzutean urduri baizeon, baina geroago askatzen joan zen pixkanaka eta sentitzen zuen guztia esaten zuen.
Asko harritu zitzaidan nola hitzegiten zuen edukitako ikasle guztietaz, guztiekin bizi izan ditu gutxienez momentu onen bat eta txarren bat ere bai. Baita ere nola bera egiten zen kargu modu batean edo bestean bere umeen etxeko arazotaz: guraso banandutak, famili txiroak, portaera txarra duten umeeak...
Hala ere, esan zidan gauza garrantzitsuena eta niri beti buruan geratuko zaidana "lanbide hau etorkizun handi bat ez izan arren, gogoz egiten baduzu ikasi duzun guztia ez da alferrik izango".
Oso elkarrizketa aberasgarria izan da niretzat, eta badakit Jesus Mari esandako guztia etorkizunean mesede handi bat egingo didala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina