Juanek, guk eduki dugun irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egiteko agindu zigun, eta berehala bururatu zitzaidan nori egingo nion elkarrizketa hori. Baina arazo bat zegoen, ez nekiela gaur egun non ari zen irakasten ez ezer. Arazo baten aurrean nengoen une horretan, baina lagun bati esker irakasle horrekin kontaktuan jarri ahal izan nintzen.
Irakasle horrekin hitz egin ondoren, kafetegi baten gelditu ginen zerbait hartzeko eta elkarrizketa egiteko eta baita aspaldiko gauzei buruz hitz egiteko.
Hasiera batean, urduri bezala antzeman nuen, ez dakit zergatik baina bueno. Gauzak horrela, elkarrizketari ekin genion.
Elkarrizketa oso ondo joan zen, non bere historio eta hainbat anekdota kontatu zizkidan. Baina, bere ofizioak ere baditu bere desabantailak, eta halaxe jakin arazi zidan.
Berak esandakotik azpimarratzeko hainbat gauza positibo daude, hala nola: irakasle moduan gehien bizitzen diren momentuak lehen urteak direla, zeren gaztetatik aurkitu zuen lan egiteko aukera. Garai hori asko bizitzen dela, non hainbeste bizi izan omen du, gauza askori ez diola erreparatu ere egin eta garrantsitzuak izan direla.
Beste alde batetik, ume txikiekin jarduteko orduan, batzuetan oso astuna izan daitekeela esaten du, zeren oso nekagarriak izan daitezke. Baina baita ere, gaixotasunen bat izan ditzakeela eta gaztee garaian umeekin aritu zenez, ez omen daki gaixotasunik daukan ala ez.
Gauzak horrela, irakaslearekin hitz egiteak, irakasle ikuspuntu bat hartzea eman dit, zeren aurretik ez dut horrelako esku hartzerik eduki irakasleekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina