Aurreko sarreran aipatu bezala taldeko
bakoitzak, irakasleari egindako elkarrizketan ikasitako gauzak azaldu genizkion
gainontzeko taldekideei. Gauza askotan bat etorri ginen hala nola, geure
irakasleek jasandako ikasleen obsesio bat edota gazte zirelarik zituzten
urduritasun edo beldurrak.
Gure iritziz, irakasle izatera iristen
zarenean, hasiera batean beti izango duzu beldurra edo errespetua gauza berria
baita eta ahalik eta hoberen egiteko desira duzu. Hasieran kostatzen bada ere,
esperientzia eta konfiantza hartzen zoaz eta gauzak hobera egiten dute.
Zailtasunak agertuko dira, baina, gauzak
aurrera eramaten jakin behar da eta batez ere pazientzia izan behar da.
Gure ustez, irakasle izateko prestakuntza on
bat ezinbestekoa da. Gainontzeko gauzak praktikatuz eta esperientziarekin
eskuratzen dira. Honek zure buruarengan konfiantza ematen du eta klaseak eta
ikasleak bideratzeko erraztasunak ematen ditu, Nahiz eta zailtasunak beti
agertuko diren. Guzti hau bizitzea edo gainditzea bizitzaren parte dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina