Guk aukeratu dugun arazoa, gaur egungo gizartean oso presentzia handia daukan arazo bat da; diskriminazioa. Diskriminazioa gainera, hainbat eratara eman daiteke: sexuagatik, janzkera, arraza eta berarekin lotuta kolorea, baita ere itxura edo jaioterria...
Guzti hau gainera, gaur egun bizi garen egoera ekonomiko eta politikoan, gehiago nabaritzen da orain dela pare bat urterekin konparatuz. Batez ere, lan munduan ematen da arazo hau, zeren beste herrialdeetatik etortzen diren pertsonek (orain ez, baina krisi aurretik bai), bertokoek egin nahi ez zituzten lan nekagarri eta astunak egiten zituzten. Horregatik, gaur egun dagoen egoeragatik, lan egiteko behar izugarria dago familiak elikatzeko, baina lanpostu horiek atzerritarren esku daude, non diru gutxiagogatik egiten dute eta aurretik daudelako. Egoera horren ondorioz, atzerritar horiek tratu txarrak jasotzen dituzte, esate baterako arrazakeria.
Arazo hau eskoletara eramaten hari da gaur egun. Horregatik, nahi duguna da arazoari konponbide bat aurkitzea baino gehiago, arazoa hasi baino lehen ekiditu. Hau da, klase barruan diskriminazioaren aurka joan baino lehen, desberdintasunak ez egotea lortu behar dugu, diskriminazioa izan ez dadin.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuIkusia (denborarekin oratuko diot guztiari)
ErantzunEzabatuMikeli esan mezu bat idazteko nire korreora (ez daukat bere ezer)