2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

Irakasle funtzioan ikasitakoa

KONTZEPTU MAPA

















Irakasle funtzioan, 2013-2014ko lehen hilabetean ikasi dudana:

Irakasle funtzioko lehendabiziko lanetariko bat, LOE eta LOMCE hezkuntza sistemak aztertzea izan da, non bata oraintsu arte egon da ezarrita eta bestea urte onetan ezarri dute, non bere jatorria diktadura garaian dauka.  Horren ondorioz, ikus daiteke nola gobernu bakoitzarekin hezkuntza sistema aldatu egiten dela eta guri zuzeneaz eragiten digu.

Hori eta gero, blog bat sortu dugu non bere helburua talde lana bultzatzea izan da, non astero bi sarrera egin ditugu.  Sarrera horien ondorioz, hezkuntzari buruz hainbat ikasi ditut eta iraganerako balio izango didala usten dut.  Kontzeptu mapak erabiltzea oso baliagarria izan zait, lanak egiteko orduan erraztasun gehiago ditudalako.  Horri eta bloggeko sarrerei esker, teknologia berriak erabiltzen ikasi dut.

Gehien balio izan didan lana, irakasleari egin diodan elkarrizketa izan da.  Elkarrizketa horren bitartez, irakasle lanetan aritzeak dituen alde negatibo eta positiboei buruz gehiago dakit, non urteen poderioz esperientzia lortzen da eta hori oso garrantzitsua da pertsonalki hazteko eta irakasteko.  Gainera, hezkuntza beste ikuspuntu batetik ikusteko balio izan dit.

Elkarrizketa egin ondoren, integrazio sozialari buruzko talde lana egin genuen.  Lan onen ondorioz, diskrimiziorik gerta ez dadin zer egin behar den ikasi dut, eta horretarako integrazio bultzatu behar da.  Horrez gain, beste taldekoek beraien lanak aurkeztu zizkiguten, non autoestimari, konfiantzari, egoera konfliktiboei eta adimen emozionalari buruz gehiago ikasi dut.

Bukatzeko, azkenengo egin dugun lana tutoretza izan da.  Lan hau egin ondoren konturatu naiz, ez dela ematen duen bezain erreza gurasoekin bakarkako tutoretza bat edukitzea.  Gurasoarekin hitz egiterako orduan, hainbat gauza eduki behar ditugu kontuan, esate baterako galdetegi bat prestatzea, zitazioa egitea eta baita aktak.  Gainera, elkarrizketan izan behar dudan jarrera oso garrantzitsua da, non konfiantza transmititu behar diot gurasoari, gorputz jarrera aproposa edota gertutasun fisikoa izatea.  Baita ere ebaluazioak egiterako orduan kontuan eduki behar ditudan irizpideak.

Irakasle funtzioan aritzerako orduan, gehien balio izango zaidan arloa izango dela uste dut, gauza baliotsu asko ikasi ditudalako.


Egilea: Mikel Arkotxa

2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Irakasle funtzioan ikasitakoa

Kontzeptu mapa:



Zer ikasi zer eginez:

Ikasturteko lehenengo egunetan, LOE eta LOMCE hezkuntza sistemak konparatu genituen. Hau egindakoan, ikaskideei azaldu genien. Hau egiteko, LOE eta LOMCE-ren legeak konparatu genituen. Lan honekin nola aldatzen den hezkuntza sistema ikusi genuen gobernu aldaketa bat dagoenean.
Hau egindakoan, irakasleak blog bat egiteko esan zigun, eta horrela egin genuen. Horra astean hezkuntzari buruzko bi sarrera igotzeko esan zigun. Horra baita taldeko lan batzuk ere igo behar izan genituen. Nire taldekideen sarrerak irakurriz gauza asko ikasi ditut, hala nola, Finlandiako hezkuntza nolakoa den edo zertan dantza "home schooling" delakoa.
Egin beharreko beste lan bat irakasleari egin beharreko elkarrizketa izan zen. Lan honetan, gure irakasle idealari egin behar izan genion lana. Nire kasuan, Libe izeneko irakasleari egin nion. Irakasle honekin gauza asko ikasi nituen, hala nola, irakasle ona izateko pazientzia izan behar duzula, ikasleak motibatu behar duzula...
Hurrengo lana taldeka egin behar izan genuen, taldekoak integrazio sozialari buruz egin behar izan genuen. Lan honetan, integrazio soziala zer den eta zertan datza azaldu behar izan genuen beste talde batzuetako ikaskideei. Lan honi esker, beste taldeetako ikaskideak azaldutako gaiei buruz gehiago ikasi dut, hala nola, autoestimari buruz, adimen emozionala buruz...

Egin beharreko azken lana tutoretzari buruzkoa izan zen. Lan honekin, irakasleak tutoratze saiorako eraman behar dituen dokumentuak, hala nola, zitazioa, ebaluaketa amaierako akta... eta batzarrean izan behar dituen jarrerak. Tutoretzarekin amaitzeko, ebaluatzeko irizpideekin ere aritu gara. 

Irakasle funtzioan ikasitakoa

Kontzeptu mapa:


Irakasle funtzioan ikasitakoa 2013-2014 ikasturtean:
Lehendabiziko lanetako bat LOE eta LOMCE hezkuntza sistemak aztertzea eta konparatzea izan zen, geroago beste taldekideei azaltzeko. Taldeka egin genuen lana eta oso baliagarria izan zen, izan dugun, dugun eta izango dugun hezkuntza sistemak ezagutzeko eta gobernu bakoitzarekin nola aldatzen diren eta zela eragiten digun ikusteko. 
Ondoren, nabaria izan da irakaslearen talde lanaren bultzatzea eta honekin taldean lan egiten ikasi dut.  Taldeko blog bat sortu eta erabiltzen ikasi genuen. Astero bi sarrera egiten genituen eta honek hezkuntzarekin zerikusia duen oro ikasteko balio izan dit, besteak beste oso interesgarria iruditu zitzaidan “Pigmalion efektua” delakoaren artikulua. Teknologia berriak menperatzeaz gain oso baliagarriak diren kontzeptu mapak egiteko aukera ere izan dut. 
Egin dugun lanik onena eta ikasteko gehien balio izan didana irakaslearekin elkarrizketa izan zen. Erreferente gisa dudan irakasle bati egin nion elkarrizketa eta irakasle mundu honetan dauden alde positibo, negatibo, abantaila eta desabantaila ugari kontatu zizkidan bere bizipenetan oinarrituz. Elkarrizketa hau, orain zein etorkizunera begira, erabat aberasgarria izan zen.
Beste lan bat, komunikazioko irakasgaiarekin batera egindakoa izan zen. Lan honetan irakasle lanak zertan datzan esatea edo kontatzea tokatu zitzaigun. Hausnartzeko  balio izan zidan irakasle izatearen inguruan eta orain ikuspegi zabalago bat dudala esan ahal dut. 
Jarraian, taldeko beste lan bat egin genuen integrazio sozialari buruz. Lan honekin, diskriminazioa nola ekiditu ikasi dut eta integrazioa eta inklusioa nola bultzatu. Gainera beste taldekideei azaltzeko aukera izan nuen eta aldi berean beste taldekoek beraien talde-lanak azaldu zizkidaten. Besteak beste, autoestima, egoera konfliktiboak, baterako hezkuntza, konfiantza eta adimen emozionalaren inguruan zerbait gehiago ikasteko aukera izan nuen.
Azkenik, egin dugun azkeneritako lana tutoretza izan da. Honekin, tutoretza saiorako prestatu beharreko gauzak eta izan beharreko jarrerak ikasi ditut.  Prestatu beharreko gauzetan, gurasoen galdetegia, zitazioa eta aktak egiten ikasi dut besteak beste. Jarrerei dagokienez, konfiantza, gertutasun fisikoa, gorputz jarrera, zuzentzailea edo ez zuzentzailea noiz izan behar den ikasi dut. Ebaluaketaren inguruan ere aritu gara eta zein ebaluazio irizpide jarraitu aukeratzeko balio izan dit.
Etorkizunera begira, irakasle funtzioa uste dut izan dela, momentuz gehien irakatsi didan irakasgaia.

2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Zer ikasi dut irakasle funtzioan


Kontzeptu mapa:



Zer ikasi zer eginez:

Irakasle funtzioa arloan lehenengo klaseetan, batez ere gaur egungo hezkuntza sistema nolakoa dan ikasi nuen. Interneten begiratuz eta LOE eta LOMCE legeen taulak alderatuz, zelan aldatzen diren gobernu batetik bestera legeak ikasi nuen. Adb, LOErekin ikasleei berdintasun tratu bat ematen zitzaien beraien ikasketa ahalmenak kontuan izan gabe, bestalde, LOMCErekin ezberdintasuna ikasleen artean nabariagoa izan behar da bereizi nahi baitituzte ikasleak bakoitzaren adimenak bultzatuz. Erlijio gaia inposatuko da eskola guztietan hiritartasun gaia kenduz.

Lauhileko honetan talde lanak egiten ikasi dut. Hasieratik taldetan lana egin izan behar dugu, bloggea egiteko edota entregatu behar genituen lanak egiteko. Bloggeko sarrerekin gainera beste hezkuntzari buruzko gauza askoren artean eskola segregatuak eta baterako hezkuntzaren desberdintasunak ikasi ditut.

Irakaslearen elkarrizketarekin, irakasle on bat izateko pauso asko ikasi ditut. Irakasle izateko pazientzia handia eduki behar dela, pasio jarri behar dela, ikasleei konfiantza eman behar zaiela...Oso garrantzitsua da ikasleen gainean egotea eta ikasleak zenbakiak bezala ez dira tratatu behar. Gainera irakaslearekin hitz egiterakoan bere ikuspuntuak ikusten dituzu eta bere aholkurekin geratzen zara etorkizun baterako.

Tutoretza lana osoarekin, gehienbat antzerkiarekin, bai banakako eta bai taldeko tutoretzarekin, nola prestatu eta zer pauso jarraitu behar diren ikasi dut. Zein keinuak erabili behar diren gurasoekin eta konfiantzazko trataera eman behar zaiela oso garrantzitsua da bakarkako bilera batean. Gainera haurra ondo ezagutzen duzula adierazi behar zaie. Hori guztia ikasi nuen bideo grabaketan tutoreaz egiten. Gurasoaz egin nuen momentuan konturatu nintzen kurtsoaren azalpena ematen hari den irakasleak, hurbiltasuna erakutsi behar du.

"Arazoak eskolan" aurkezpena egin genuen egunean, arazo askori buruz ikasi nuen, ez bakarrik nire arazoari buruz "integrazio soziala" baizik eta, hiru talde gehiago aurkeztu zidaten lanei buruz ere bai: Adimen emozionala, autoestima, konfiantza, bullying... buruz ikasi nuen, azkenean etorkizunean klasearen barruan eman daitezken kasu batzuk baitira eta. Ebaluaketarekin ordea, zein ebaluazio irizpideak jarraitu behar ditugun etorkizunen ikasle bakoitzarekin ikasi nuen.

Azkenik egin ditudan ia gauza guztiekin asko ikasi dut etorkizunean izango dudan irakaskaskuntza funtzioarako.






2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Gurasoen eta irakasleen arteko hartu emanak

Gaur egungo errealitatea oso desberdina da orain dela urte batzuk izan zenarekin alderatuz.  Egoera hori, argazki honetan argi eta garbi ikusten da, non aurreko urteetan gurasoek irakasleek esandakoari garrantzi handiagoa ematen zioten eta umeek esaten zionari kaso gutxi egiten zioten. Garai honetan, egoera hori guztiz aldatu da.

Arazo hori hainbat arrazoirengatik izan daiteke, baina batez ere gehien eragin dezakeena, irakasleek gurasoekin inongo elkarrizketarik ez izatea izan daiteke arrazoi nagusiena.  Egoera hori gerta ez dadin, aproposena irakasleek gurasoekin taldeko edo bakarkako bilerak izango litzateke, batez ere bakarkakoak, horrela ikasleei buruz hitz egin dezakete eta gauzak benetan nola diren jakingo dezakete.

Bilera horiek egiteko unerik aproposenak, taldekoak kurtso hasieran eta bakarkakoak ebaluazio amaieran egingo litzatezke, horrela ikasleek dituzten arazoie eta gauza onei buruz hitz egiteko.

Guzti hau dena kontuan hartuz gero, ez litzateke inolako arazorik egon beharko guraso eta irakasleen artean, baina beste gauza garrantzitsu bat, berain arteko errespetua izan behar da.               











2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Eskola segregatuak

Orain duela urte batzuk eskola segregatuen kontzeptua, eliza katolikoaren ideia atzerakoi bat bezala ematen zen, eskola mistoengatik apustu egiten zen. Gaur egun ordea, ipini dudan hurrengo loturan ikusiko duzuen moduan, eskola segregatuak indar handiagoa hartzen hari dira azkeneko urte hauetan.
Eskola segregatuen ideia defendatzen dutenek 27. 1 artikulura heltzen diote:

Artículo 27

1. Todos tienen el derecho a la educación. Se reconoce la libertad de enseñanza.

Horren bidez, ezartzen den partidu politiko bakoitzak, bere ideologiaren bitartez, aldaketak egiten ditu hezkuntzan dekretu hutsean eta hiritarrei ziurtatzen eskoletan errendimendu hobeago bat egongo dela.
Beheko artikuluak dioen moduan, hezkuntza eredu honekin, eskoletan neskak eta mutilak bereiztuz, probetxu handiagoa aterako diote beraien gaitasunei, hezkuntza errendimendua hobeagotzen.

Baina zer da hobeagoa gure seme-alabentzat?

Science aldizkariak argitaratu duen bezala, "La seudociencia de la escolarización por sexos", lurretik utzi du eskola segregatuak defendatzen duten teoria, ikerketa batzuen ondoren, hezkuntzan ziurtatzen diren errendimendu hobe horiek ez direla sendoak ikusi zen eta segregazioarekin lortzen den bakarra sexismoa eta estereotipoak sustatzea dela. 

Egia da guraso bakoitzak nahi duen hezkuntza eman dezatela bere seme-alabei, baina segregazioarekin frogatu da ez dela hobekuntzarik hautematen, azken finean arazoa ez da mutilak eta neskak batera egotea klase berdinean, baizik eta, nolatan irakasten eta zer motatako atentzioa ematen zaio banakoei, horregatik irakaslearen funtzioa nahitaezkoa da norbanakoa gidatzeko. Azken finean, danok pertsonak gara eta bereizten gaituen gauza bakarra gure biologia da. 



2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Erasmus beken murrizketa

Kaixo, hemen gaude berriro Pintxopoteam taldea zuei asteko bi sarrerak emateko. Sarrera hau Erasmuseko bekak izango duen murrizketari buruz izango da. Izan ere, Erasmus bekak ematen zuen dirua kentzea pentsatu du PPk. Honek izugarrizko kritikak ekarri ditu hezkuntza arloan. Murrizketa hauek urte hasieran egin behar zituela ohartarazita egon arren, Espainiako gobernuak nahi duena egin du. Dagoeneko murrizketa hauek martxan jarri dira eta beste herrialde batzuetan dauden ikasleei diru sarrera hori kendu diote. Murrizketa hau aurrera irteten bada, ikasle batzuen esperantzak bertan bera gelditu dira, beste herrialde batzuetan ikasteko. Ikasle batzuentzat oso garrantzitsua da Erasmusa egitea. Izan ere, ikasle batzuk beste herrialde batzuetan lan egiteko esperantzak dute eta Erasmusa egitean etorkizunerako izugarrizko esperientzia ematen dio.

Laguntza hauek izateko, beka orokorra jaso behar dira, hau da, Espainiako estatuan ikasterakoan bekarik ez badu ez du izango Erasmuseko laguntzarik. Honek ere izugarrizko haserrea ekarri du ikasleengan. Erasmusera doazen ikasleak, ikasgaietatik at gauza gehiago ere ikasten dute, hala nola, beste herrialde bateko hizkuntza, kultura...

Murrizketa hau aurrera irteten bada, lehen gertatzen zen bezala, dirudunak bakarrik izango dute ikasteko aukera. Alde batetik, hau, politikoentzat komenigarria da, izan ere, "fuga de cerebros" delakoa gelditu egingo dutela. Horrela, ikasle dirudunak bakarrik ahal izango dira joan kanpora ikastera eta diru gabeak, hemen gelditu behar izango dira.

Dagoeneko, hainbat elkarte murrizketa hauen aurkako ekintza egiten hasi dira, hala nola, sinadurak biltzen... Eta pertsona asko agertu dira murrizketa hauen aurka.


FINLANDIAKO HEZKUNTZA



Finlandia Europako ipar-ekialdean aurkitzen den herrialde bat da eta bertan irakasten den hezkuntza mundu mailan dagoen garatueneritakoa, eta emaitza onenaritakoak ematen dituenen artean kokatzen da. 

Bertan 6 milio biztanle bizi dira eta baliabide naturalak ez daudenez eta esportazioak oso urriak direnez, dirua, pertsonen sormen ahalmenari eta inteligentziari buruz eskuratzen dute. Hau dela eta, garrantzi handia ematen diote hezkuntzari herrialde honetan. Eskolen %98-a publikoak dira eta guztiz dohanikoak, zergen diruekin eskolako gastu denak ordaintzen baitira, jangela eta eskola materiala besteak beste. 

Familiari dagokionez, hauen inplikazioa erabatekoa da eta haurtzarotik semeen eskolako lana eta eboluzioa jarrai dezakete egunerokotasunean. Gainera, gurasoak, naturaltasun osoz,  klaseetara joan daitezke irakasleek eta umeek lana nola egiten duten ikusteko. Gurasoak bileretara joatea guztiz normala da eta lanetik joan daitezke bilera hauetara joan ahal izateko. Joaten ez badira, zerbitzu sozialekin kontaktuan jarri daitezke zentroko irakasleak, gurasoen laguntza eta inplikazioa oso garrantzitsua dela uste baitute. 

Oso aspektu garrantzitsu bat gurasoen baimenak dira. Gurasoak lanean badaude eta ume bat izaten badute, umeak hiru urte izan arte egon daitezke lanera joan gabe. Denboraldi horretan, ez dute lanpostua galtzen eta soldata minimo bat jasotzen dute. Honek gurasoei semeak heztea laguntzen du  gero eskolan irakasleek irakasteko. Irakaslearen funtzioa ez da heztea, umeari irakastea baizik. 

Espainian, ume batek ordu kopuru berdinak ematen ditu eskolan eta telebistaren aurrean. Finlandian aldiz, egunean ordu bat edo bi ikusten dute telebista, aurretik etxeko lanak egiten dituztelako eta irakurri egiten dutelako. Gainera, Finlandian, telebistako telesail eta filmak  ez daude itzulita beraien hizkuntzara eta azpititulaturik daude, honek umeak irakurtzen ikastera bultzatzen du. 

 Lau hizkuntza ofizial daude Finlandian, Finlandiera lehendabizikoa eta beste hirurak, hau da, Suediera, Samia eta Kalu-Finlandiera kokapenari dagokionez banatzen dira. Bosgarren hizkuntza ingelera da eta nahiz eta ofiziala ez izan edonork hitz egiten du. 

Eskolari dagokionez, gela bakoitzean irakasleaz gain 18 ikasle daude gehienez eta ikasle masibitatea ez da ematen gelaren barruan. Klaseak 45 minutukoak izaten dira eta hamabost minutuko atsedenaldiak egoten dira klase bakoitzaren ostean, hau da, 5 edo 6 egunean. Honekin, ikaslearen arreta maila handitzea lortzen da irakasgai bakoitzean. Jarrera onak etxean irakasten direnez askoz errazago ematen dira klaseak eta umeak askoz ere gehiago ikasten dute. 

Irakasleen esparruari begiratuz, bokazioa eta hauen prestakuntza bilatzen da. Irakasle izan nahi dutenaren %15 bakarrik iristen dira irakasle izatera prestakuntza maila oso altua eskatzen baita. Irakasle hauek, ikasleen onena ateratzea eskuratzen dute eta askoz ere gehiago garatzen dira.
Ezaugarri guzti hauek dira Finlandiako hezkuntza hain garatua eta hain emaitza onak ematearen erantzuleak eta herrialde asko, hau kopiatzen saiatzen dira baina ikusten dugunez, ez da hezkuntza soilik aldatu behar baizik eta inguruko gauzak eta baita jarrerak ere, denak eragina baitu. 

Guzti honen adibide gisa, hemen uzten dizuegu La Sexta katean igandero ematen den Salvados telesailaren  Finlandiako hezkuntzaren telesaileko laburpen bat eta osorik ikusi nahi duenarentzat La Sexta-ko web orrian dago. Iksutea gomendatzen dugu oso interesgarria baita.







2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

HEZKUNTZAN ERABILTZEN DIREN METODOLOGIAK

Aste honetan Pintxopoteam taldekoek hezkuntzan erabili eta erabiltzen diren metodologiei buruzko sarrera bat egitea pentsatu dugu.
Hau azaltzeko bideo interesgarri bat usten dizuegu humore puntu txiki bateki  hauetako bideo batzuetan.

 
 
 

2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

HOME SCHOOLING



ETXEKO HEZKUNTZA

Etxeko eskolatzea haurra bere etxean hesitzea deritzo, eskola publiko, pribatu edo beste erakunde batera joan gabe, eta familia edo beste pertsona baten gidaritzapean. Eskolatzeko modu honek haurrarentzako abantailak izateaz gain, eragozpenen artean, etxeko eskolatzean haurrak izan dezakeen sozializazio arazoa da, eskolan beste haurrekin izaten dituen harremanak ez dituelako. Bere seme alabei etxean hezi nahi dituzten gurasoek, nahiz eta auzitegi konstituzionala 2010an errefusatu epai batean etxeko hezkuntza, “La Declaración de los Derechos Humanos de la ONU”ren,hirugarren ataleko 26. artikuluari heltzen diote.

Estatistikak dioten moduan, hiru dira aipatuenak zergatik nahiago duten etxeko hezkuntza: Lehenengoa, inkestatutako %36ak dionez erlijioaz edo moralez ohartarazteko egiten dute. Bigarrena, %21arekin, eskolako ingurugiroarengatik da. Eta azkenik, %17 batekin, eskolako formalako metodoekin bat ez datozelako edo instrukzio akademikoarekin bat ez datozelako ematen da.

Ez dute inongo arazorik izaten goi mailako ikaskuntzak kurtsatzeko edota selektibitatea pasatzeko. Gainera, nota hobeak izaten dituzte kasu askotan. Ahal ere, badago alderdi txar bat guzti honetan, etorkizunean, ez dute lan taldean aritzeko erraztasunik izango, izan ere, egozentrismoa eta indibidualtasuna bultzatzen duen metodologia batean murgilduta daude.


Normalean ume hauek klaseaz kanpo denbora gehiago eskeintzen diote eskola partikularrei, edo beste ekintza batzuei; Musika, dantza, hizkuntzak...

Gure ustez, ez da irakasteko modu txar bat, baina bai zaila gehienbat gurasoak beren lanarekin batera egiteko. Gainera gauza asko eskolan erakusten direnak, etxean ezin dira ikasi.

Amaitzeko, hemen uzten dizuegu Home schooling buruzko bideo bat:




2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Integrazio soziala

Hasiera batean, diskriminazio gaia aukeratu genuen gaur egungo gizartean asko ematen ari den arazo bat delako. Baina konturatu ginen klase baten barruan diskriminazioaz hitz egiten denean da diskriminazioa sortzen den momentua. Horregatik, gai honi bira eman diogu eta diskriminazioaz hitz egin beharrean, integrazio soziala zergatik den hain garrantzitsua gure gizartean hitz egingo dugu.

Etorkizunean izan behar garen irakasle bezala, klase baten barruan eta ikasleen artean oso garrantzitsua da klasearen integrazioa egitea. Baina zer da integrazioa soziala? Integrazio soziala prozesu dinamiko eta  multifactoriala da ahaldu egiten duena gizarteko talde baztertuei parte hartzea ongizate minimo soziobital batean.

Gaur egungo gizartean oso garrantzitsua da integrazio soziala eta gehiago klase baten barruan, denok berdin ikusi behar baitira, pertsonak bezala eta diskriminazioaz hitz egiterakoan edota irakasleok askotan modu bereizi batean  tratatzen baditugu zenbait ikasleei, hor hari gara sustatzen diskriminazioa.

Hitz gutxitan, diskriminazioa izatez, ez da existitzen, gu geuk sustatzen dugunean sortzen da diskriminazioa. Hau da, irakasle moduan, gure baitan pentsatzen badugu modu berezi batean tratatzeagatik hainbat ikasle ez dutela jasango marginazioa, oso okertuta gaude, momentu hortan hari gara marginazioa sortzen ikaslearekiko, umeak ez baitute ezagutzen zer den diskriminazio, baina modu berezi batean tratatzen hasten garenean ikasleari, bere ikaskideak berdina egingo dute, eta hor sortzen da diskriminazioa.

            Aurretik azaldu bezala, integreazio oso garrantzitsua da eta hori ezinbestekoa da hezkuntzan. Hezkuntzan, azken urteotan integrazioari dagokionez, nabarmena izan da inprobisazioa, prestakuntza, ikerketa, laguntza ekonomiko eta sentsibilitatea falta izan direlako. Hezkuntzako integrazioaz hitz egiten dugunean oso alor zabaldua dela esan behar dugu, hau da, mota askotako integrazio motak daude. Azken hamarkadan eztabaida gehien sortarazi duen integrazioa, minosbaliotasun bat duten haur eta gazteekin izan da. Egoera hauei aurre egiteko mundu mailan hainbat erreforma eta plangintza agertu dira integrazioa sustatzeko, hezkuntza planen berrantolaketekin, eskolako materiak berrituz, egungo irakasleen eguneratze programekin edota espezifikoki arreta emanez marjinazioa pairatzen duten taldeei eta eskola porrot arriskuan dauden ikasleei. Minusbaliotasun bat duten haurren hezkuntzari dagokionez, gaur egun, klase espezifikoak eman ordez eskola normaletan sartzen dituzte honek euren ezaugarri fisiko, intelektual,  eta gainontzekoekiko harremanak hobetzen baitituzte.

            Hezkuntzako integrazioak, hezkuntza espeziala irakasten duten irakasleen aldaketa eskatzen du. Hauek, eskola erregularrean finkatu behar dute euren lana eta pentsaera, diskapazitateari buruzko beraien kontzepzioak aldatu behar dituzte eta eskola erregularreko eguneroko lanera bideratu behar dute beraien pentsatzeko modua.

            Gaur egun ezinbestekoa da irakasleei integrazioari buruzko informazioa eskaintzea prestakuntzetan eta baita lanean daudenei, hauek, ikasgeletan irakasteko eta integrazioa bultzatzeko. Gauza ez da hezkuntza espeziala desagertzea baizik eta indartzea. Praktika honek, profesional hauek aberasteaz gain, “etiketak” jartzea ekiditen du eta gainera elementu berri hauek ikasleen irakaskuntza hobetzen eta sakontzen laguntzen du. Ez da marjinazioa ekiditen saiatu behar, honek marjinazioa sortarazten baitu, integrazioa bultzatu behar da geroago arazoak ez izateko eta ez bakarrik hezkuntza mailan, gizarte mailan ere.

            Minusbaliotasunez gain, badaude beste arazo batzuk, hala nola, arraza edo etnia desberdineko pertsonak izatea besteak beste. Hau ere integrazioaren barnean lantzen da geroz eta gehiago.

            Integrazioak, haur hezkuntzan ditu emaitza hoberenak eta bertatik bultzatzen da gehien integrazioa. Adinak aurrera egin ahala lortu behar da integrazio hau bultzatzen eta marjinazioa delakoa aurreikusten.

            Gaur egungo ikastetxeetan gertatzen  gehienetan ikasleen arteko integrazioa errez gertatzen da, integrazio hori gehien bat genero berdineko ikasleen artean gertatzen dira, haien arteko gustuak antzeko baitira. Mutilak diren ikasleak dira errezen integratzen direnak gehien bat, beste mutilen gustuak antzeko baitira, izan ere, hauei baloi bat emanda lagun egiten dira, baina nesketan berriz, integrazioa zailagoa da, haien arteko erlazioak sortzea ez baita mutilena modukoa bezain erraza. Baina integrazioa ez da soilik genero berdineko ikasleetan sortzen. Badaude bi generoko pertsonen arteko integrazio ere. Umeak oso gazteak direnean, berdin zaie mutil edo neskekin jolastu ez baitute haien arteko desberdintasunik ikusten baina ume horiek nagusiak diren einean, integrazio hori apurtzen hasten da eta genero berdineko pertsonen taldeak sortzen hasten dira. Baina ume batzuk nahiago dute beste generokoak egiten duten gauza egin eta ume horreri bere generokoek diskriminatu egiten diote eta orduan beste generokoen taldean integratzen da, adibidez, mutil batek baloiarekin jolastu beharrean papinakin jolastu nahi badu beste mutilek gaizki begiratuko diote.  

2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

Diskriminazioa

Guk aukeratu dugun arazoa, gaur egungo gizartean oso presentzia handia daukan arazo bat da; diskriminazioa.  Diskriminazioa gainera, hainbat eratara eman daiteke: sexuagatik, janzkera, arraza eta berarekin lotuta kolorea, baita ere itxura edo jaioterria...
Guzti hau gainera, gaur egun bizi garen egoera ekonomiko eta politikoan, gehiago nabaritzen da orain dela pare bat urterekin konparatuz.  Batez ere, lan munduan ematen da arazo hau, zeren beste herrialdeetatik etortzen diren pertsonek (orain ez, baina krisi aurretik bai), bertokoek egin nahi ez zituzten lan nekagarri eta astunak egiten zituzten.  Horregatik, gaur egun dagoen egoeragatik, lan egiteko behar izugarria dago familiak elikatzeko, baina lanpostu horiek atzerritarren esku daude, non diru gutxiagogatik egiten dute eta aurretik daudelako.  Egoera horren ondorioz, atzerritar horiek tratu txarrak jasotzen dituzte, esate baterako arrazakeria.
Arazo hau eskoletara eramaten hari da gaur egun. Horregatik, nahi duguna da arazoari konponbide bat aurkitzea baino gehiago, arazoa hasi baino lehen ekiditu. Hau da,  klase barruan diskriminazioaren aurka joan baino lehen, desberdintasunak ez egotea lortu behar dugu, diskriminazioa izan ez dadin.


2013(e)ko urriaren 27(a), igandea

Taldeko ikuspegi eta iritzia


Aurreko sarreran aipatu bezala taldeko bakoitzak, irakasleari egindako elkarrizketan ikasitako gauzak azaldu genizkion gainontzeko taldekideei. Gauza askotan bat etorri ginen hala nola, geure irakasleek jasandako ikasleen obsesio bat edota gazte zirelarik zituzten urduritasun edo beldurrak.

 

Gure iritziz, irakasle izatera iristen zarenean, hasiera batean beti izango duzu beldurra edo errespetua gauza berria baita eta ahalik eta hoberen egiteko desira duzu. Hasieran kostatzen bada ere, esperientzia eta konfiantza hartzen zoaz eta gauzak hobera egiten dute. Zailtasunak agertuko dira,  baina, gauzak aurrera eramaten jakin behar da eta batez ere pazientzia izan behar da.

 

Gure ustez, irakasle izateko prestakuntza on bat ezinbestekoa da. Gainontzeko gauzak praktikatuz eta esperientziarekin eskuratzen dira. Honek zure buruarengan konfiantza ematen du eta klaseak eta ikasleak bideratzeko erraztasunak ematen ditu, Nahiz eta zailtasunak beti agertuko diren. Guzti hau bizitzea edo gainditzea bizitzaren parte dira.

IRAKASLE ONAREN KONTZEPTU MAPA

Pintxopoteam taldekoek, geure irakasleak proposaturiko lana azaltzen dizuegu gaurkoan hemen. Aurreko sarreretan azaldu bezala, taldekide bakoitzak irakasle miresgarri batekin elkarrizketa bat egin genuen. Ondoren, irakasle hauekin ikasitako gauzak idatzi ditugu bakoitzak eta taldekideoi azaldu dizkiegu. Guztion ideiak batu eta kontzeptu mapa bat egin dugu honen inguruan. Hemen uzten dizuegu mapa honen link-a eta honekin arazoak izan ezkero argazkia ere uzten dizuegu.

 http://www.mindomo.com/view.htm?m=a37826321de64cb588215932c97a99e8


2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasle miresgarria

Juanek, guk eduki dugun irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egiteko agindu zigun, eta berehala bururatu zitzaidan nori egingo nion elkarrizketa hori.  Baina arazo bat zegoen, ez nekiela gaur egun non ari zen irakasten ez ezer.  Arazo baten aurrean nengoen une horretan, baina lagun bati esker irakasle horrekin kontaktuan jarri ahal izan nintzen.

Irakasle horrekin hitz egin ondoren, kafetegi baten gelditu ginen zerbait hartzeko eta elkarrizketa egiteko eta baita aspaldiko gauzei buruz hitz egiteko.

Hasiera batean, urduri bezala antzeman nuen, ez dakit zergatik baina bueno.  Gauzak horrela, elkarrizketari ekin genion.
Elkarrizketa oso ondo joan zen, non bere historio eta hainbat anekdota kontatu zizkidan.  Baina, bere ofizioak ere baditu bere desabantailak, eta halaxe jakin arazi zidan.

Berak esandakotik azpimarratzeko hainbat gauza positibo daude, hala nola: irakasle moduan gehien bizitzen diren momentuak lehen urteak direla, zeren gaztetatik aurkitu zuen lan egiteko aukera.  Garai hori asko bizitzen dela, non hainbeste bizi izan omen du, gauza askori ez diola erreparatu ere egin eta garrantsitzuak izan direla.

Beste alde batetik, ume txikiekin jarduteko orduan, batzuetan oso astuna izan daitekeela esaten du, zeren oso nekagarriak izan daitezke.  Baina baita ere, gaixotasunen bat izan ditzakeela eta gaztee garaian umeekin aritu zenez, ez omen daki gaixotasunik daukan ala ez.

Gauzak horrela, irakaslearekin hitz egiteak, irakasle ikuspuntu bat hartzea eman dit, zeren aurretik ez dut horrelako esku hartzerik eduki irakasleekin.

Irakasleari Egindako Elkarrizketa


Gure irakasle Juanek esan bezala irakasle miresgarri bati egin nion elkarrizketa bat joan zen ostiral goizean. Irakasle honek Aitor du izena eta nire herrian bizi da. Batxilerreko lehenengo urtean heziketa fisikoa irakatsi zidan.
Batxilerra hasi ginenean ez nuen garbi zer ikasi bi urte horiek amaitu ostean eta baliteke irakasle honen klaseak pixka bat bat bultzatu izana. Txikitatik gustatu izan zait kirola egitea eta umeak ere gustuko ditut, beraz erabaki ona hartu dudala uste dut eta Aitorrek bere errua izan du.

 Berarekin harremanetan jartzeko ez dut inolako arazorik izan, nire herrian bizi da eta askotan ikusten dut kalean eta baita futbol zelaian ere. Elkarrizketa egitearena eskaini nion eta momentuan baiezkoa esan zidan.
Aurreko ostiral goizean izan zen elkarrizketa, berak pare bat ordu libre zituen klasea eman aurretik eta frontoian geratu ginen elkarrizketa hau burutzeko. Oso gustura egin nion elkarrizketa banekielako nik etorkizun batean berak duen lan antzekoa edukiko dudala eta erreferente gisa dut Aitor. Elkarrizketan hainbat gauza interesgarri kontatu zizkidan eta baita zenbait arazo ere, beti dena ezin baita ondo joan.

Oso pertsona irekia eta aktiboa da, ikaslearengatik gertu dagoena eta bere lanetik kanpo berdin jokatzen du, garbi geratu zen elkarrizketan.

Espero dut pertsona honekin harremana ez galtzea, badakidalako lan munduan zalantzarenbat edo arazorenbat badut, laguntza handikoa izango dela. Asko gustatuko litzaidake, berak duen lana edukitzea eta gurekin klasean zegon giroa eskuratzea hemendik urte batzuetara.

Irakasleari egindako elkarrizketa

Duela gutxi, LH-n miresten nuen irakasle batekin mantendu nuen elkarrizketa bat, Jesus Mari. Nire lenguako irakaslea zan, eta asko miresten nuen oso irakasle ona zalako. Berarentzat ez ginen bakarrik zenbakiak, eta beti gu laguntzeko prest zegoen.

Geratzeko eskatu nionean elkarrizketa egiteko esan zidan lan asko zuela baino tarte bat hartuko zuela nirekin geratzeko. Eta horrela aurreko Larunbatean nirekin geratu zan elkarrizketa egiteko.

Ikusi nuenean, lehenengo gauza gure bizitzaz hitz egitea izan zan orain dela asko ez ginelako ikusten eta, baina berehala hasi ginen elkarrizketarekin. Bera aulki batean eserita zegoen, zehazki klaseak ematen zituen aulkian. Ni bere aurrean jarri nintzen galdetegia egiteko prest. Baina hasi aurretik eskatu nion mesedez zintzo jokatzeko galderak erantzutean, oso garrantzitsua zalako bera benetan pentsatzen zuena adierazteko.

Galderak erantzuten hasi zenean nabaritzen zan nolatan gogoratzen zituen bizitako momentu guzti horiek, bai txarrak eta onak. Zirrara ikusi zezakeen bere aurpegian. Hasieran kostatu zitzaion zintzo jokatzea galderak erantzutean urduri baizeon, baina geroago askatzen joan zen pixkanaka eta sentitzen zuen guztia esaten zuen.

Asko harritu zitzaidan nola hitzegiten zuen edukitako ikasle guztietaz, guztiekin bizi izan ditu gutxienez momentu onen bat eta txarren bat ere bai. Baita ere nola bera egiten zen kargu modu batean edo bestean bere umeen etxeko arazotaz: guraso banandutak, famili txiroak, portaera txarra duten umeeak...

Hala ere, esan zidan gauza garrantzitsuena eta niri beti buruan geratuko zaidana "lanbide hau etorkizun handi bat ez izan arren, gogoz egiten baduzu ikasi duzun guztia ez da alferrik izango".

Oso elkarrizketa aberasgarria izan da niretzat, eta badakit Jesus Mari esandako guztia etorkizunean mesede handi bat egingo didala.

Irakaslearekin elkarrizketa



Duela bi aste Irakasle Funtzioko irakasleak, gure bizitzan zehar izan dugun irakasle ideal bati elkarrizketa bat egitera behartu zigun. Hori esandakoan hainbat irakasle etorri zitzaizkidan burura. Lehenik, Juan Carlos ,nire DBH-ko gaztelerako irakasle, izan zen burura etorri zitzaidana. Gero, beste gaztelaniako irakasle bat etorri zitzaidan burura. Eta azkenik, nire LH-ko irakasle bat etorri zitzaidan gogora.

Lana bidali zigun astean, Lekeitio institutura joan nintzen Juan Carlos irakasleagatik galdetzen eta ikastetxeko zuzendariak beste ikastetxe batera joan dela esan zidan. Hori ikusita, gaztelaniazko irakasleagatik galdetu nuen eta klasea ematen zegoela esan zidan. Orduan, saioa bukatzera itxaron nuen eta eskaileretatik jaisten ikusi nuen bere liburu eta orriekin. Elkarrizketa egiteko galdetu nion eta lanpeturik zegoela esan zidan eta ez zekiela denborarik bazuen. Badaezpada, nire mugikorreko zenbakia eman nion eta denbora bazuen deitzeko esan nion. Duela aste bat bere dei bat jaso nuen elkarrizketa egin ahal zuela esanik, hori ikusita gauzak hartu eta ostiralean berriz joan nintzen ikastetxera eta elkarrizketa egin nuen.

Aste horretan, ikastetxera joan eta atean itxaron zegoela ikusi nuen. Berarekin unibertsitateari buruz hitz egin eta gero elkarrizketari ekin genion. Elkarrizketan, galdera batzuk planteatu nizkion eta berak denei erantzun zuen. Hainbat galdera egin nion, hala nola, ea irakasle izatea bere txikitako ametsa bazen edo ez, edo zelan aldatu den hezkuntza azken urteotan.

Galdera hauen erantzunak ikusirik, irakasle honen gauza asko ikasi ditut, gaur egun dugun hezkuntzari buruzko ikuspegiak... 

Gaizka Argoitia

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

Kontzeptu mapa


Gaurkoan Pintxopoteam taldea kontzeptu mapen inguruan aritu gara lanean. Irakasle funtzio irakasgaian landu ditugun hainbat testu erlazionatzen saiatu gara. Lan hau egiteko Mindomo izeneko aplikazioz baliatu gara eta esan beharra dugu hasi berriak garela eta zenbait arazo izan ditugula baina hurrengoan hobeto egingo dugulakoan gaude. Hemen usten dizuegu egin dugun kontzeptu maparen argazkia.

2013(e)ko urriaren 13(a), igandea

Hezkuntza Japonian

Hemen usten dizuet bideo bat non ikus dezakezuen Japoniako hezkuntzaren maila eta lehiakortasuna.
http://www.youtube.com/watch?v=EJHgP6J8tVU

Ikus dezakegunez, Japonian hezkuntzari garrantzi handia ematen zaio eta diziplina handikoa da. Umeak oso gazteak direnetik, hainbat  jarduera egiten dituzte, eskolan eta baita bertatik kanpo ere. Txikitatik, etxekoek bultzatzen dituzte jarduera hauek egitera euren gaitasunak garatzeko eta etorkizun on bat eskuratzeko. Kasik ez dute denborarik kalean egon eta lagunekin egoteko, euren ordutegia oso estua baita. Japoniarren helburua, euren semeak arlo eta jarduera guztietan garatuenak eta prestatuenak izatea da.

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala



Hemen uzten dizuegu web orrialde interesgarri bat, hezkuntzaren urtekari bat.


Ikusi ahal duzuenez, Gasteizko udalak sortutako web bat da. Hemen Euskal Herriko hiriburuan, Gasteizen, gertatzen diren hezkuntzari buruzko albisteak ikusi ahalko duzue, hala nola, Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako 4647 ikaslek parte hartuko dutela Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako lantegi pedagogikoetan eta Santa Maria Katedralera bisita eta Argiaren Elizpea Ibilbideetan. Honen helburua ikasleek katedralaren zaharberritze lanetan egindakoa ezaguraztea da. Hau ikasturte guztian egiteko aukera izango dute.


Gaizka Argoitia